EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/LH4-5-6/asteazkena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Egun on. Gaur pozik nago adiskide batek “Zurekin nauzu” esan didalako.

Norbaitekin egoteak esan nahi du horren alde zaudela, laguntzen diozula, zaintzen duzula, lagun egiten diozula. Eskatzen dizut, orain, begiak ixteko eta zurekin egoten diren pertsonengan (lagunengan, gurasoengan, irakasleengan…) pentsatzeko. Pentsatu nahi on bat horientzat, horiei opatzeko. Gero, nahi baduzu, guztiekin parteka dezakezu eskolan.

(Zenbait ikaslek ozenki esan dezakete)

Oso aspaldi dela ere entzun zen “Zurekin nauzu” esaldia. Jainkoak bere herriari hitzeman zion eta Isaias profetak idatziz jaso zuen. Entzun:

«Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.
Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut».
(Is 41, 10)

Bibliako testu horrek promesa ederra du bere baitan. Jainkoa bere herriarekin izango da beti, bere seme-alabekin, gertatzen dena gorabehera. Idazteunean irakur ditzakegun promesetariko bat da. Kontsolamenduzko eta itxaropenezko mezua da, beste garai batean idatzia egon arren, gaur ere indarrean dagoena. Adorea eta poztasuna ematen dizkie mezuak ezagutzen duten guztiei.

Maite nauen pertsona batekin nagoenean, ez naiz ezeren beldur; konfiantza dut horrengan, hots, fedea dut. Hara, pertsona hori, gurekin dagoela esaten duena, Jesus Nazaretekoa bada, Jainkoa bada, gurea bai zoriona! Gurea bai fedea! Berak ematen digu indarra, berak laguntzen digu estualdi eta larrialdietan.

Gaur “Jainkoarena egitera” gonbidatzen zaitugu. Ikaskide bat aukeratuko dugu berarekin izateko/egoteko. Zereginetan eta lantxoetan lagunduko diogu (distraitu gabe), patioan jolas-lagun izango dugu,… Zeuk aukeratu; gaur Jainkoarena egingo duzu zure etxe fedez desberdinerako.     

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

OTOITZA

Jesus, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako.

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!