EGUNEKO DATUAK
larunbata, 14 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakII/LH4-5-6/ostirala
GG/OtsailakIII/LH4-5-6/SanBalentin
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Astea hasteko beti bezala ebanjelioko zati bat irakurriko dugu, atzokoa oso garrantzitsua da. Jesusek bere proiektua aurkezten digu, bere garaian erabat berria izan zen, mezu iraultzaile bat zen, dena hankaz gora jarri zuen. Gaur egun ikusiko dugunez Jesusek ere gure bizitzaren ohiturak aldatzea eskatzen digu.

Entzungo dugu:

Egun batean Jesus mendiaren tontorrean zegoen. Inguruan zituen ikasleei begiratu, eta esan zien:

-Zorionekoak behartsuak, haiek baitute Jainkoa errege; zorionekoak gose direnak, aseko baitira; zorionekoak negar egiten dutenak, laster barre egingo baitute.

Ikasleak harrituta geratu ziren hitz horiekin; Jesusek jarraitu zuen:

-Zorionekoak jazartuak, nire adiskide izango baitira eta saria jasoko baitute Jainkoaren Erreinuan.

Mendiaren tontorrean Jesusek gauza ederrak aipatzen zituen. Harik eta hau esan zuen arte:

- Maita itzazue etsaiak eta barkatu beti. Izan zaitezte errukitsuak pertsona guztiekin. Ez gelditu besteen akatsei begira eta seinalatzen; begiratu lehenik zeuen akatsei, eta saiatu zuzentzen.

Entzuten ziotenek harrituta geratu ziren eta askok dena utzi zuten hari jarraitzeko, baldintzarik gabe.

San Balendin egunaren historia

Egun hau Balendin izeneko apaiz bat oroitzeko ospatzen da. Erromatar Inperioaren  garaian, Kristo ondorengo 270. urtean,  Claudio II.a enperadorearen agindu baten aurka atera zen. Enperadoreak gizon gazteei ez zien ezkontzen uzten, orduan gizon ezkongabeak eta seme-alabarik gabekoak gudu-zelaian hobeak zirela pentsatzen zelako.

Balentinek arau hura bidegabea zela uste zuen. Hortaz, ezkondu nahi zuten soldadu guztiak ezkontzea erabaki zuen, erritu kristauaren arabera eta erromatar justiziatik gordeka.

Baina maiteminduen aldeko jokabide hark oso ezagun bihurtu zuen eta, azkenean, enperadoreak Balendin kartzelatu eta hiltzea erabaki zuen.

Kartzelako denboran, kartzelariaren alabari eskolak ematen zizkion artean, bihotzez maitemindu zen neskaz. Hil bezperan, agur esateko gutun polit bat idatzi zion.
Sinadura: “Zure Balentin”. Ospetsu bilakatu da gutunaren azken hori.

OTOITZA

OTOITZA:

Jainkoa Ama edo Aita:

Eguna hastera doanez,eskerrik asko eguzkiagatik.

Zorioneko naizelako, eskerrik asko irribarreagatik.

Gaur jateko aukera dudalako, eskerrik asko ogiagatik.

Gaua iritsi denean eta lotara joan behar dudanean,eskerrik asko Zuk beti hemen jarraitzen duzulako, lotan nagoela babestuz, eta berriz ere, goizero itzultzean, zu beti hor zaudela esaten didazulako

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!