EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 18 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakIII/DBH/asteazkena
GARIZUMA HASIERA: HAUTSEN EGUNA, HAUSTERRE ASTEAZKENA

Batzuetan “Garizuma” hitza entzuten dugu eta ezatsegina edo egiten zaigu.  Garizumari beste begi batzuez begiratzen ikasi behar dugu.

“Garizuma” hitzaren esanahia: berrogei egun. Berrogei egun horiek Pazko-festara arin eta bizkor iristen laguntzen digute.

Aurten Aste Santua urruti samar daukagu, apirilaren azken-aurreko astean.

Nahi baduzu, zure “Garizuma” pertsonaliza dezakezu. Pentsatu zertan nahi duzun hobetu eta… horretan ahalegindu.

Adibide batzuk: kirol gehiago egin, play-az jokatzeko edo telea ikusteko denbora mugatu,  gehiago ikasi, ikaskideei lagundu, …

Hara, GAUR hasiko dugun Garizuma hau BIZITZEKO modu asko daude.

Gaur hautsen eguna da eta Garizuman sartzen gara, Pazko-astera  arteko berrogei eguneko aldian.

Lehenengo kristauek, antzina, gurutzearen seinalea egiten zuten hautsa hartzean. Eta badakizue gurutzearen seinalea zergatik egiten zuten? Egindako gauza txarrengatik damutzen zirela eta aurrerantzean hobeak izaten ahaleginduko zirela adierazteko.

 Hala, gauza onak egiteko eta Jesus bezala bizitzeko prestatzen ziren. Hautsak gogorarazten digu gauza gutxi garela eta, hobetzeko, neska-mutil zintzoak eta Jesusen adiskide izateko, Jainkoaren laguntza behar dugula.

Zer egin dezaket hobea izateko 40 egun hauetan?

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Garizuma aldian, praktika onak martxan jartzeko ondoko egitegi berezia erabili dezakegu (edo geure egutegi pertsonala, klaseko egutegia,... sortu):

https://view.genial.ly/6025744bb3401c0dad99a8f6/vertical-infographic-garizuma-2020-2021

 

OTOITZA

LA CUADRI DEL HOSPI -
https://youtu.be/yqLDL86oB5g

 

 

GURE AITA errezatuko dugu denok batera,
astean zehar egin beharrekoak kontuan izanda.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!