EGUNEKO DATUAK
osteguna, 19 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ASTE BERRI BAT HASTERA GOAZ!
GG/OtsailakIV/HH-LH1-2-3/astelehena
Lagun On, egun On! Aste berri baten aurrean aurkitzen gara... pentsatu eta aztertu zer datorkigun.... Aste ona izan dezagula. Zoriontsu izan!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Lagun On, egun On!
Aste berri baten aurrean aurkitzen gara... pentsatu eta aztertu zer datorkigun.... INAUTERIAK!!

Aste ona izan dezagula. Zoriontsu izan!

ASTOA ETA ZALDIA

Gizon batek zaldi bat eta asto bat zeuzkan. Egun batean, hirira zihoazela, astoak, oso nekatuta, zera esan zion zaldiari: “Har ezazu nire zamaren parte bat, lehertzea nahi ez baduzu”. Zaldiak ez entzun egin zion eta astoa, nekeak lehertuta, bertan erori eta hil egin zen.

Orduan abereen jabeak astoak zeraman zama eta asto-larrua zaldi gainera jaurti zituen. Zaldiak, hasperen batez, esan zuen: “Hauxe zorte txarra! Fardel txiki bat eraman nahi izan ez dudalako, orain dena eraman behar, baita asto-larrua ere”.

Zure beharrean dagoen lagun hurkoari laguntzen ez diozun bakoitzean, jabetu ez arren, zeure buruaren kaltetan zabiltza.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO:Ipuin honetan, nor da solidarioa? Solidarioa zara zu zure ikaskideekin, zure lagunekin, zure familiarekin, etxean, eskolan, lagunartean?

 

 

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: Bideoa:

Disney Music - Lava (Official Lyric Video from "Lava"):

https://youtu.be/uh4dTLJ9q9o

 

 

OTOITZA:

Zoriontsuak, euren bizia besteen alde ematen dutenak.

Zoriontsuak, justizia lortzearren gogor lan egiten dutenak.

Zoriontsuak, urrutiko lekuetatik Jesusen Erreinua eraikitzen dutenak.

Zoriontsuak, modu anonimoan eta nabarmendu barik,

beste batzuk luzeago eta hobeto bizi daitezen ahalegintzen direnak.  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!