EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakIII/LH4-5-6/ostirala
Hemendik gutxira.... INAUTERIAK DATOZ!!

Inauteriak oso aspaldi sortu ziren, Kristo jaio baino askoz lehenago, nekazariak, udan, uzta oparoak ospatzeko eta jainkoei espiritu txarretatik babesteko eskatzeko biltzen zirenean. Suaren inguruan, gizonek eta emakumeek, gorputza marraztuta eta aurpegia mozorroz estalita, dantza egiten zuten.

Hala ere, halakotzat hartutako lehenengo inauteri-festa Egipton egin zen. Egun batzuetan egiptiarrek, aurpegian maskara bat jarriz, zein gizarte-klasetakoak ziren ezkutatzen zuten eta, kantatzeko eta dantzatzeko, kaleetan biltzen ziren. Festa paganoa zen, jakina.

Gero, erromatarrak festa hau udaberriaren hasieran ospatzen hasi ziren. Momo jainkoaren ohoretan egiten zuten, dibertsioaren eta burlaren jainkoa baitzen. Festa honi carrus navalis esaten zioten. Baco ardoaren jainkoa, gurpildun itsasontzi batean, kalerik kale ibiltzen zuten. Jendeak, inguruan, kanta eta dantza egiten zuen. Geroago, Erdi Aroan, ohitura bihurtu zen inauteriei “zorotasunaren festa” esatea, jendeak, mozorroaren atzean ezkutatuta, leku publikoetan bromak egitea oso gustukoa zuelako. Eliza Katolikoa hori galarazten ahalegindu zen, baina ez zuen ezer lortu. Hortaz, festa hori bere egutegiari eranstea erabaki zuen. Garizuma hasi aurrean dibertitzeko eta zalapartarako alditzat hartu zuen. Gaur egun munduko herrialde askotan ospatzen dira Inauteriak. Desberdintasun kulturalak gorabehera, egun batzuetan dena da poztasuna, eta dantzak, mozorro-jantziak eta desfileak herrialde guztietan izaten dira.

OTOITZA

Abestia: 

BULEGO TALDEA - Malutak:

https://youtu.be/tAVawocZE70

 

Isilune momentu bat egingo dugu eta ondoren ahots altuz, Jaunari eskerrak emateko aukera izango dugu, bakoitzak gauza batengatik eskerrak emanez… otoitz moduan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!