EGUNEKO DATUAK
igandea, 22 de otsaila de 2026
GG/OtsailakIV/DBH/astelehena
Lagun On, egun On! Aste berri baten aurrean aurkitzen gara... pentsatu eta aztertu zer datorkigun.... INAUTERIAK!! Aste ona izan dezagula. Zoriontsu izan!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Lagun On, egun On!
Aste berri baten aurrean aurkitzen gara... pentsatu eta aztertu zer datorkigun.... INAUTERIAK!!

Aste ona izan dezagula. Zoriontsu izan!

AURRERA EGIN, SAKONTASUNEZ

Arina izatea gizaki askoren akatsa edo hutsa da. Arinak gara ikusten dugunak eragin handiegia duelako gugan. Emozio eta erreakzio gehien eragiten dizkigu, arintasuna askotan atsegina edo plazerra baita. Esan dezakegu, gainera, arinkeriak mobilizatu, estutu edo aztora gaitzaketen sentimendu sakonetatik babesten gaituela. Jarrera arinaren atzean emozioetatik iheska ari den norbait egoten da normalean.

Umetatik irakatsi digute gure aurpegiera gu aurkezteko modua dela; gure janzkerak nor garen adierazten duela; gure jokaerak gure edukazioa eta klase soziala erakusten dituela, apaingarriek, orrazkerak, bitxiek, makillajeak eta beste elementu batzuek zer gustatzen zaigun azaltzen dutela eta guk hori ageriko egiten dugula: hara, materialismoa.

Denboran zehar ondasun materialek garrantzi handiegia hartu dute eta gizarteak ondasun horiek ez dituzten pertsonak ugari kritikatu ditu.

Mundu materialean gaudela mundu idealean bizi nahi dugu. Argi dago mundu hutsalean edo arinean bizi diren pertsona gehienak ez direla ohartu bizitzan dena ez dela arina.

Honi buruz gogoeta egiteko eskatzen eta arinkeriarik gabe eta sakontasunez bizitzeko proposatzen dizuet.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa: Nire oinetakoak – bizitzako balioei buruzko film laburra:  

https://www.youtube.com/watch?v=qy11mKVPieo-

(Mis Zapatos - Corto y moraleja sobre los valores de la vida)

 

Disney Music - Lava (Official Lyric Video from "Lava"):

https://youtu.be/uh4dTLJ9q9o

 

 

OTOITZA

OTOITZA:

Zoriontsuak, euren bizia besteen alde ematen dutenak.

Zoriontsuak, justizia lortzearren gogor lan egiten dutenak.

Zoriontsuak, urrutiko lekuetatik Jesusen Erreinua eraikitzen dutenak.

Zoriontsuak, modu anonimoan eta nabarmendu barik,

beste batzuk luzeago eta hobeto bizi daitezen ahalegintzen direnak.  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!