EGUNEKO DATUAK
igandea, 22 de otsaila de 2026
GG/OtsailakIV/HH-LH1-2-3/osteguna

ONTASUNA KUTSAKORRA DA
Kaixo, lagunok!

Galderatxo bat goiz honetan: Onak al zarete?

Baietz izan, baina erantzun baino lehen, ipuin bat kontatuko dizuet. Entzun adi-adi.

Udaberri hura oso txarra izan zen baserritarrentzat. Uholdeek uzta hondatu eta ganadua ito zuten.

- Konponduko gara nolabait –esaten zuen Joanek, seme nagusiak-. Berriz landuko ditugu soroak: hazia erein, landarea sartu,… Eta apurka-apurka, abereak erosiko ditugu.

- Jakina! –esan zion emazteak.

Bernardo, aita zaharra, hiru gizonen lana egiteko prest zegoen.

Gau batean, bidaiari batek atea jo zien. Autoa matxuratu zitzaion eta gaua pasatzeko leku bat behar zuen. Ostatu eman zioten. Etxeko familiarekin afaldu zuen. Gero, isilean, senar-emazteak umeei eskolako lanak egiten laguntzen ikusi zituen. Denak pozik bizi zirela ohartu zen.

Biharamun goizean, zera esan zien bidaiariak senar-emazteei:

- Hara, zuen inbidia dut. Hain zoriontsuak zarete…

Baietz esan zioten. Benetan zoriontsu ziren.

Agur esan aurretik zera gaineratu zien gizonak:

- Sendagile ospetsua naiz eta munduko unibertsitaterik onenetan ibilia naiz, baina leziorik ederrena etxe honetakoek eman didazue. Lagunok, zuen ontasuna kutsakorra dela uste dut… eta aurrerantzean zuen antzeko izaten saiatuko naiz.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO: Bizi gaitezke elkarri lagundu gabe? Nola lagun diezaiokegu batak besteari?

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

The Wishgranter:

https://youtu.be/zON0wDD7VJY

 

Eskerrik asko - Lema La Salle curso 2023-2024 (canción versión euskera)

 https://www.youtube.com/watch?v=ZKntjQu0djo

 

 

OTOITZA:

Zoriontsuak, euren bizia besteen alde ematen dutenak.

Zoriontsuak, justizia lortzearren gogor lan egiten dutenak.

Zoriontsuak, urrutiko lekuetatik Jesusen Erreinua eraikitzen dutenak.

Zoriontsuak, modu anonimoan eta nabarmendu barik,

beste batzuk luzeago eta hobeto bizi daitezen ahalegintzen direnak.  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!