EGUNEKO DATUAK
asteartea, 24 de martxoa de 2026
GG/HH+LH/MartxoakIV/ostirala

Entzun dezagun istorio hau: “Su izan nahi zuen ura”.

Nekatuta nago, hotza naizelako eta beti ibaian behera noalako. Esaten dute beharrezkoa naizela, baina nik nahiago nuke ederra izan, poza piztu, maiteminduen bihotza goritu eta gorria eta beroa izan. Esaten dute ukitzen dudana garbitzen dudala, baina indar garbitzaileagoa du suak. Nahiko nuke su eta gar izan”

Horixe pentsatzen zuen irailean mendiko ibaiaren urak. Eta, su izan nahi zuenez, Jainkoari gutun bat idaztea pentsatu zuen, bere nortasuna alda zezan eskatzeko.

“Jainko maitea, Zuk ur egin ninduzun, baina, errespetu osoz, esan nahi dizut nekatuta naukala garden izateak. Nahiago dut kolore gorria niretzat. Su izan nahiko nuke. Izan naiteke? Zu zeu, Jauna, sutan zegoen sasiarekin identifikatu zinen eta esan zenuen lurrean sua jartzera etorri zinela. Ez dut gogoan zu inoiz urarekin konparatu zinenik. Horregatik, uste dut ulertuko duzula nire nahia. Ez da kapritxo hutsa. Nik aldaketa hau behar dut nire burua errealizatzeko…”

Ura egunero ateratzen zen ibaiertzera ea Jainkoaren erantzuna iristen zen ikusteko. Arratsalde batean, txalupa zuri-zuri bat igaro zen eta bertatik uretara gutunazal gorri-gorri bat erori zen.

Urak ireki eta irakurri zuen: “Alaba maitea, zure gutunari lehenbailehen erantzun diot. Ematen du nekatuta zaudela ur izateaz. Nik biziki sentitzen dut hori, ez baitzara edonolako ura. Zure amonak bataiatu ninduen Jordan ibaian eta nik ume askoren buru gainetik isurtzeko destinatu zintudan. Zuk suari prestatzen diozu bidea. Nire Espiritua ez da zuk garbitu ez duzun inoren gainera jaisten. Ura beti dago sua baino lehen…”

Urak, harrituta, gutuna irakurtzen zuen bitartean, Jainkoa ondora etorri eta, isilean, begira geratu zitzaion. Orduan urak bere buruari begiratu zion eta Jainkoaren aurpegia ikusi zuen islatua. Jainkoak irribarre egiten zuen, uraren erantzunaren zain.

Urak ulertu zuen Jainkoaren aurpegia islatzearen pribilegioa ur garbiak bakarrik duela… Hasperen egin eta esan zuen:

“Bai, Jauna, ur izango naiz. Zure ispilua izaten jarraituko dut. Eskerrik asko”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

 

COIN OPERATED: FULL SPARK SHORT: 

https://youtu.be/5L4DQfVIcdg

 

OTOITZA

EBANJELIOTIK:

“Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala” [Joan 15, 12]

 

OTOITZA:

Eskerrik asko, Jesus,

maitasun handia izan zenuelako

gu guztion alde bizia emateko.

Zuk irakatsi zenigun maitatzen duenak

bizia ematen duela adiskideen alde.

Irakats iezadazu

nire bizitzaren onena besteen alde ematen.

Nire familiaren alde,

nire adiskideen alde,

zure beharrean dauden guztien alde

ezagutzen ez zaituztenen alde.

Lagun iezadazu egunero

nire onena ematen,

egiten ditudan gauzetan

denek zure maitasunaren isla

aurki dezaten.

Eskerrik asko, zure etsenplua emateagatik,

eta lagun iezadazu zeuri jarraitzen.

Hala izan dadila, ene Jauna!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!