EGUNEKO DATUAK
asteartea, 24 de martxoa de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH+LH/MartxoakIV/astelehena
GG/LH4-5-6/MartxoakIII/astelehena
Egun On, lagun On! Nahiz eta momentu berezi batean aurkitzen garen eta azkeneko urte hauetan gure ohiturak eta errutinak aldatzen joan garen, oraindik ere Garizumaren erdian aurkitzen gara.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!

Garizumaren erdian aurkitzen gara. Gogoratzen dugu Garizumaren hasieran (inauteriak pasata, hausterre egunean) BIDEAN jarri ginela. Jesusekin eskailera igotzen jarraitu behar dugu; gaurko mailako aholkua: ENTZUN JESUSI. Jesusek gauza pila esaten digu, atzo mezu hau entzun genuen:

«Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!»

Garizumako Bidean, Barkamen Bidean, Aldaketa Bidean, Esperantza Bidean,… Jesusen mezua entzun behar dugu, maitasuna eta justiziaren mezua.

Askotan entzuten dugu Jesusen mezua, baina kasu egiten dugu? Ea pista honekin aurrera joaten garen….

Jesus gure ondoan dago eta guk besteei erakutsi behar diegu. Nola? Jesusen adiskideen jokabidea izanez.

Gure ikaskide eta irakasle bakoitzagatik Jainkoari ESKERRAK EMAN.

Guztien ona nirearen gainetik BILATU.

Oker edo huts egiten dutenei oker edo hutsak maitasunez ZUZENDU.

Besteak zoriontsuak izan daitezen daukagun onena EMAN.

Ikaskide guztiak (baita gogoko ez ditugunak ere) ESTIMATU.

Besteei nahigabealdietan LAGUNDU.

Ikaskideen adiskidetasuna IRABAZI.

Egiaz eta zintzo HITZ EGIN.

Haserreturik daudenen artean BAKEAK EGITEN SAIATU.

Besteek mespretxatzen dutenarekin IBILI.

Erratzen duena eta erortzen dena ALTXATU.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa:

Why moms get NOTHING DONE: https://www.youtube.com/watch?v=_bP0Uf3Shd0

 

 

OTOITZA

OTOITZA:

Jesus Aita,

emaiezu zure laguntza

herrietako agintariei,

elkarrekin lan eginez

mundu hau izan dadin guztientzat

bizi-leku hobea eta seguragoa.

Lagundu bakea maitatzen eta

ikus erazi lurreko janariak

egoki banatzeko modua,

inork goserik pasa ez dezan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!