EGUNEKO DATUAK
asteartea, 24 de martxoa de 2026
GG/DBH/MartxoakIV/martxoak21 (Down eguna)

Egun on guztioi. On esaten dudanean, “primerako” esan nahi dut. Zertarako balio digu goizean, ikastetxean sartzen garenean, “egun on” esateak (esaten dugunoi, batzuek ez baitute esaten), aurrean dugun pertsonari onena opa ez badiogu?

Bai, badakit goiz dela, hotz egiten duela edo euria dela, ohean hobeto geundela… baina suminduta egongo gara horregatik? Horren aurka ezin dugu ezer egin eta!

Hara, onena munduari irribarre egitea da… eta munduak irribarrea itzul diezagula itxarotea, zeren jakingo baituzue irribarre egitea kutsakorra dela… Ea, proba dezagun. Orain, hiru esandakoan, mundu guztiak bere irribarrerik onena erakutsiko du… benetako irribarrea, e? Ez hortzak erakutsi eta listo, e?  Hori zaldiek egiten dute. Hara, bat, bi, hiru! Irribarreka ari zarete? Ni bai! Ziur aurpegi serioren bat geratzen dela oraindino, baina laster jarriko diogu irribarrea, gurea kutsatuko edo zabalduko baitiogu. Ea zenbat irauten digun.

Ikusiko duzue hau egunero egiten badugu, emaitza harrigarriak lortuko ditugula. Esango didazue!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Martxoak 21ean, Down Sindromearen eguna ospatzen degu:

"Gracias por tanto": https://youtu.be/zmonadSe_FA

"Que nada nos separe": https://youtu.be/wx56_nmk6Lo

Campaña #STOPEXPERTOS. Dia Mundial del síndrome de Down 2024: https://youtu.be/KbL_qHkJqKw?si=b5beUE86dUxx8hcF

 

 

 

 

OTOITZA

Eta gaurko otoitza Ama Birjinari eskainiko diogu, bere alaitasunaz, irribarreaz eta zintzotasunaz ingurukoen pozgarri izan zen emakumeari

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!