EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 25 de martxoa de 2026
GG/Eskuzabaltasuna/asteartea

Nekazari zahar baten seme-alabak ez ziren ondo konpontzen, eta gurasoen aholkuak ez ziren nahikoa egoera hura konpontzeko. Egun batean, aitak seme-alaba guztiak bildu zituen, eta, makila batzuk ekartzeko agindu ondoren, sorta bat egin zuen haiekin; sorta apurtzen saiatzeko eskatu zien. Guztiak banan-banan saiatu ziren arren, ezin izan zuten hautsi. Orduan, aitak, sorta askatu zuen, eta makilak banan-banan zeinen erraz apurtzen ziren erakutsi zien. Gero, esan zien:

- Ene seme eta alaba kuttunak, guztiak bat eginda zaudetenean ez du inork zuek garaitzea lortuko, baina zatituta eta etsaituta baldin bazabiltzate, gaitz egin nahi dizuen lehenengoak garaitu egingo zaituzte. 


Aldarrikatu taldearen balioa, komunitatearena..., pertsonen bizitza handiagotzen duten elementu eta gizadiaren arazoei irtenbidea bilatzeko bide baitira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

BALIABIDE DIGITALAK:

HH - LH: Manos Unidas Haurrentzat: https://youtu.be/7dDGmRlLEdU

DBH: Manos Unidas 2021: https://youtu.be/t4pXzZPVJVo

 

 

 

OTOITZA

Jesus Jauna: 

eskerrak emateko ekintzak 

hori sentitzen 

eta adierazten duen pertsona 

goraipatzen du,

bihotz sentibera duela 

eta beragatik egiten dutena 

eskertzen duela adierazten baitu. 

Fededunok badakigu

egoki dela eta zuzen, 

bidezko eta salbagarri, 

nonahi eta beti zuri eskerrak ematea. 

Lagundu esker oneko pertsonak izaten,

zurekin eta guztiekin.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!