EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 25 de martxoa de 2026
GG/HH+LH/MartxoakIV/asteartea

Egun on denoi. Zer moduz?

Gaur positibotasuna landuko dugu. Positiboak garenean, dena ateratzen zaigu hobeto, ezta?

Positiboak gara jendearekin hitz egitean, modu txarrez erantzun gabe, irribarre egiten dugunean.

Saia gaitezen gure inguruko jendea zoriontsu egiten eta, horrela, geu ere zoriontsu izango gara. Positiboak bagara, dena eramaten da hobeto. Zurekin bat egiten dut, hori gauzatzeko.

Orain istorio polit bat kontatu nahi dizuet: Irribarre-katea.

Egun hartan andereño Elisak erronka berria proposatu zien bere ikasleei: alaiak eta positiboak izatea. Eta errekor gisa planteatu zuen. “Alaitasun-biltzaile” izendatu zituen, ingurukoen alaitasuna eragiteko ea zer bururatzen zitzaien ikusteko. Eta denek gauza liluragarriak egin zituzten arren, Karla Sinpatiak denak txundituta eta aho zabalik utzi zituen.

Andereño Elisaren enkargutik zenbait egunera, Karlak zaku handi bat eraman zuen eskolara.

-       Hemen dakart egun hauetan bildutako alaitasun guztia –esan zuen irribarre batez.

Denek jakin nahi zuten barruan zer zekarren, jakina, baina neskatilak ez zuen zakuaren edukia erakutsi nahi. Horren ordez, kutxa txiki bat atera eta argazki-kamera bat, argazkiak berehala ateratzen dituzten horietako bat, hartu zuen. Ondoren, kutxa andereñori eman zion.

-       Ireki ezazu, andereño.

Irakasleak kutxa ireki eta barrura begiratu zuen. Barrukoa ikusi zuenean, irribarre egin zuen, irribarre zabala. Une hartan Karlak argazki bat egin zion. Ondoren, argazkia eta paper bat eman zizkion.

Irakasleak papera isilean irakurri zuen eta, bukatu zuenean, zakuari begiratu zion.

-       Orduan, hori da…..

-       Bai! –moztu zion neskatilak, zaku handia lotzen edo ixten zuen korapiloa askatuz-, irribarre-mordoa!

Eta zakutik milaka argazki erori ziren, denak irribarrez, irribarre ederrez, jantziak.

Gainerako eskola-denbora Karlaren ideia azaltzen eman zuten. Irribarre-katea egitea bururatu zitzaion Karlari, pertsonei alaitzen laguntzeko. Kutxan argazki bat bakarrik zegoen, irribarre zabala erakusten zuen argazkia eta, denek, kutxa irekitzean, horrek transmititzen zuen alaitasuna sentitu eta, ia nahi gabe, irribarre batez  erantzuten zuten. Karlak argazki bat atera (euren irribarreaz) eta papertxo bana ematen zien. Papertxoan beste pertsona batzuekin gauza berbera egiteko eta argazkien kopia bat berari bidaltzeko eskatzen zien.

Eta egun eta hil haietan Karlaren etxeko gutunontzia esker oneko jendearen irribarreen argazkiz bete zen. Karlaren ideiak denei lagundu zien ulertzen irribarre egitea opari handia dela mundu guztiarentzat.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako (minutu batzuk emango ditugu)...

Eta gu, oparia gara gure inguruko jendearentzat? Pentsatu noiz zaren opari.

Egun on pasa! Animo!

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

GAUR, Down Sindromearen eguna ospatzen dugu (martxoak 21):

"Gracias por tanto": https://youtu.be/zmonadSe_FA

"Que nada nos separe": https://youtu.be/wx56_nmk6Lo

 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!