EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 25 de martxoa de 2026
GG/Eskuzabaltasuna/astelehena
Kaixo lagun! Aste honetan, urrun direnekin eskuzabal, azalduko gara. Gogoratu gure ONG-GKE den, Proyde-Proegaren lema: “Jende xume asko, toki xume askotan, gauza xume asko eginez... MUNDUA ALDATZEN ARI DA”.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!
Aste honetan, urrun direnekin eskuzabal, azalduko gara. Gogoratu gure ONG-GKE den, Proyde-Proegaren lema: “Jende xume asko, toki xume askotan, gauza xume asko eginez... MUNDUA ALDATZEN ARI DA”.

Aste On, garizuma On,.... egun On!

Honela dio atsotitz afrikar batek: “Azkar joan nahi baduzu, zoaz bakarrik; urruti iritsi nahi baduzu, lagunarekin joan”.

Guk, gizakiok, gure errealitatea kolektiboki sortzen dugu, bai egiten ditugun ekintzen bidez, bai egiten ez ditugunen bidez. Horregatik, bidea elkarrekin egitea izango da krisi honetatik irteteko modu bakarra. Badirudi gaur egungo krisiak gizateriaren ikaskuntza-prozesurako bidea direla. Gauzek okerrera egin arte itxaron dezakegu, krisiak behea jotzen duenean aldaketa egokiak egiteko itxaropenarekin. Edo orain joka dezakegu, gure enpatian sakontzeko eta besteekin eta bizitzarekin lankidetzan aritzeko eskaintzen zaigun aukera baliatuta. Zer egingo dugu? Pertsonen duintasuna egon dadila beti pentsatzen, egiten eta den guztiaren gainetik.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

HH - LH: Manos Unidas Haurrentzat: https://youtu.be/VQ8A5qMqDgA

DBH: Manos Unidas 2022: https://youtu.be/GQQRIdEB3hM

DBH: Manos Unidas 2026: https://www.youtube.com/watch?v=q-rjdZKJaEw

 

 

 

OTOITZA

Guztiok balio dugu

herria eta lurra egiteko,

guztiok dakigu 

eta guztiok ahal dugu.

Bost baldin badituzu, jarri bost;

bi baldin badituzu, jarri bi;

bat baldin baduzu, jarri bat;

itsua bazara, eutsi herrenari,

herrena bazara, eutsi itsuari

herrena eta itsua bazara, 

abestu egin dezakezu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!