EGUNEKO DATUAK
osteguna, 26 de martxoa de 2026
GG/Eskuzabaltasuna/osteguna

Estatu Batuetan, Esker Onezko Egunean, bazter auzo bateko maistra batek zerbaitengatik euren esker ona adierazteko marrazki bat egiteko eskatu zien ikasleei. Indioilarrak edo janariz eta apaingarriz betetako mahaiak marraztu zituzten gehienek, horrela ospatzen baita egun hori pobreenen artean.


Neskato batek, aldiz, esku bat marraztu zuen. Esku hura norena zen jakin nahi izan zuten ikaskide guztiek eta maistrak, eta Carolinarentzat zer esan nahi zuen: Jainkoaren eskua izango zen?, neskatoaren aitaren eskua?, pertsona boteretsu baten eskua?, Carolina hunkitu zuen eskale baten eskua?


Azkenik, neskatoak sekretua kontatu zuen: -“Zure eskua da, andereño, jolas-orduan askotan sentitu baitut zure eskua nire burua ferekatzen. Eta norbaitek maite ninduela sentitu dut”. Horixe izan zen maistra hark Esker Onezko Egunean jaso zuen oparirik ederrena.


“Zenbat eta esker on handiagoa sentitu,

orduan eta zoriontsuago izango zara,

eta orduan eta azkarrago aldatuko da zure bizitza”

(Rhonda Byrne)

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

HH - LH: Manos Unidas Haurrentzat: https://youtu.be/E6cBhe3ZcDs

DBH: Manos Unidas 2016: https://youtu.be/ZvgC3xkEPxg

 

 

OTOITZA

Jauna, emadazu

Zugatik bizia arriskuan 

jartzeko ausardia,

naizen guztia zure zerbitzura

emateak dakarren poz betea.

Emazkidazu, Jauna, 

hegoak hegan egiteko

eta oinak, gizon eta emakumeen

pausoan ibiltzeko.

Emaguzu, Jauna

pertsona ahulen zerbitzura

garen osoa eskaintzeko desioa,

bizitza bera uztekoa.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!