EGUNEKO DATUAK
osteguna, 26 de martxoa de 2026
GG/Eskuzabaltasuna/asteazkena

Pertsona orok hautsi du inoiz plater bat. Oraindik ez da jaio inoiz ezertan porrot egin ez duen jeinua.


Baina badago egindako akatsetatik indarra ateratzen duen jendea; edo akatsetatik samintasuna eta ezkortasuna besterik ateratzen ez duena. Arazorik gabeko bizitzarik ez dagoela erakutsi behar diegu gazteei, baina baita gizaki orok arazo horiei aurre egiteko gaitasuna duela ere.


Ez du merezi hautsitako platerarengatik negar egitea. Beste bat erosi eta kito. Larriagoa da ezinezko perfekzio baten bila bihotz bat haustea. Merkatuan ez baitago horrentzako ordezkorik.

José Luis Martín Descalzo

“Bila itzazu partekatzearen, solidaritatearen eta justiziaren bideak.”

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

HH - LH: Manos Unidas Haurrentzat: https://youtu.be/-9G96FnG9VE

DBH: Manos Unidas 2015: https://youtu.be/bgr8Uvd8HBQ

 

 

OTOITZA

Irakatsiguzu, Jauna,

bizitzari, munduari eta batez ere pertsonei, beste modu batera begiratzen.

Sufritzen dutenei, negar egiten dutenei, erortzen direnei, bakarrik eta ahaztuta bizi direnei

Jesusek begiratzen zien bezala begiratzen ikas dezagula.

Gure begirada aldatzen bada, bihotza eta aurpegia ere aldatuko dira.
Hark behartsuengana zuen gertutasuna, ulermena  eta solidaritatea.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!