EGUNEKO DATUAK
ostirala, 27 de martxoa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/martxoa/III/astelehena
Garizuma3: auzolana

Garizuma: Eguneko aditza.

"Esku hartu" aurtengo lemarekin zerikusi handia duen aditza da. Batzuetan dohan egiten dena eta beste batzuetan truke baten seinale.

Captura de pantalla 2021-03-12 a las 13.23.03

Ba al dakizu AUZOLANA zer den? Ikusi bideo hau:

https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/4359690/auzolan-saio-berria-igandero-etb1en/

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Ezagutzen al duzu AUZOLANEAN egindako zerbait?
  • Zein balio ikusten diozu AUZOLANari?
OTOITZA

Izan gaitezela Ebanjelioaren esku,

bizi-ereile,

itxaropen-kriseilu,

bake hegaldi.

Izan gaitezela

zure esku solidarioekin eskuz-esku elkartuak,

denen ogia denon artean banatzeko.

Izan gaitezela zure esku zulatuekin eskuz-esku elkartuak ,

munduko gurutzeak

bizitza bilaka ditzagun elkarrekin.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!