EGUNEKO DATUAK
ostirala, 3 de apirila de 2026
GG/HH-LH/ApirilakI/astelehena
Kaixo lagun, egun On! Aste berri bat. Otoitz eta gogoeta egiteko ere aukera ezinhobea. Besarkada handi bat, lagun.... lasterarte!!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun, egun On!
Aste berri bat. Otoitz eta gogoeta egiteko ere aukera ezinhobea. Askatasuna, gertutasuna, konfidantza, errespetua, beldurra,... zein dira egun hauetan gailentzen diren jarrera eta baloreak? Saia zaitezte gertukoekin dugun bertsiorik hoberena eskeintzen, errazago egingo zaigu eta errazago egingo diegu bizitza.
Besarkada handi bat, lagun!

MAREA URDINA EGUNA - (Autismoaren Nazioarte Eguna).

 

Autismoaren Nazioarteko Eguna, gure magiarekin eguna urdinduko dugu eta zuk?

Animatu eta urdindu ezazu eguna!

Zerbait URDINA soinean jantzi eta Biba Marea Urdina!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikasgeletan landu daitezkeen ikus-entzunezko material batzuk zuekin elkarbanatzen ditugu, horrela denon begirada aldatuz, gure ingurua urdinduz jarrai dezagun:

 

Marea Urdina - Abestia: https://youtu.be/-pce24XqNRg
Amazing Things Happen - Euskera: https://youtu.be/uCZcY2VW-ts
Amazing Things Happen - Castellano: https://youtu.be/o4622H5pfE0
Marea Urdina - Bideoklipa: https://youtu.be/ggVF9gO6GFA

OTOITZA

GARIZUMAKO OTOITZA

Aita, barkamena eskatu nahi dizugu.

Barkatu geurekoiak garelako.

Barkatu beti lehenak izan nahi dugulako.

Barkatu beti bide errazenetik jotzen dugulako.

Barkatu zenbait ikaskide baztertu egiten dugulako.

Barkatu...

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!