EGUNEKO DATUAK
igandea, 5 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/martxoa23/V/osteguna
Aste santua-Pazkoa

Apirilaren 9a “Pazko eguna” izango da. Atzoko gogoetan gogoratzen zitzaizun “bizitza heriotzari gailentzen zaiola”. Hori da, hain zuzen, igande horretan ospatzen dena: bizia betirako eman zaigula. Entzun dezakegun berririk onena da esperantza piztu eta elikatzen baitu hori sinesteak.

Astea urari buruzko gogoetarekin hasten genuen. Argiarekin amaitzen dugu.

Ura eta argia dira Pazko Egunaren sinbolo nagusiak: ur uhertuetatik libratzen garelako (pazkoa “pasatu” esan nahi du) eta betirako gaurik egongo ez delako, betirako argia baizik.

Hona Lukas ebanjelariak nola kontatzen duen:

Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela. Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela: alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela» (Lk 24, 1-7)

 Captura de pantalla 2021-03-18 a las 23.42.02

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Hartuko al duzu denboratxo bat Aste Santuan zuren baitan sartzeko eta Jesusen heriotza kontenplatzeko?