EGUNEKO DATUAK
asteartea, 7 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-BATX2/apirila25/II/astelehena
La Salle: heriotza

1719ko apirilaren 7an hil zen La Salleko San Juan Bautista. Ostirla santua zen, aurten datorren asteko ostiralean gertatuko den bezala.

La Salleren iloba batek, Frantzisko Maillefer zeritzonak, honela deskribatu zuen osaba hil ondoren:

"Aurpegi lasai, atsegin eta abegikorra zuen, ibilaldi ugariek eta bidaia luzeek apur bat beltzarandua.

Bere manerak xaloak eta adeitsuak ziren. Bere bihotza, eskuzabala eta zintzoa; eta bere izpiritua arin eta sarkorra.

Gorpuzkera proportzionatua eta garaiko jendearen batez bestekoa baino handiago; bere gorpuzkera denborarekin indartuz joan zen. Kopeta zabala, sudurra zuzena, begiak biziak eta urdinak. Gaztaina-koloreko ileak gris eta zuri bihurtu ziren adinean aurrera egin ahala, eta itxura agurgarria eman zioten. Ahotsa sendoa eta argia zuen.

1719ko urte hartan, apirilaren 7a Ostiral Santua zen, dena utzi eta haurren eta gazteen kristau heziketaren alde, batez ere pobreenen alde, bizitza eman zuen gizon bat hiltzeko egun seinalatua.

Bere azken hitzak izan ziren: Jainkoaren borondate osoan maite dut nirekin."

Jesusen Heriotza da apirilaren 7ko gogoetagai nagusia, zalantzarik gabe. Baina salletarrok (hezitaile, ikasle, anaia ...) badugu beste bat ere aintzat hartzeko.

OTOITZA

Jauna, Aita gurea, zuk aukeratu zenuen La Salleko San Joan Bautista  haurrak eta gazteak gizatasunean eta kristautasunean hezteko: gurekin dauden hezitzaileen bidez egunero egiten diguzun ongia eskertzen dizugu.

Eta laguntza eskatzen dizugu La Salleren bidez zure nahiaren arabera joka dezagun:

geure burua pertsona gisa eraikiz,
behar handiena dutenekiko sentikorrak izateko,
zer garen eta zer dugun partekatzeko,
eskolan adiskidetasuna komunikatzeko.

Eskerrik asko, jauna, zure laguntzagatik eta La Salleko San Joan Bautistagatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!