EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 8 de apirila de 2026
GoizekoGogoetak/BATX/Apirilak/OstiralaII

Duni Sawadogo, Harambee 2021 saria:

"Eskola gehiago sortu behar dira Afrikan unibertsitatea pribilegio bat izan ez dadin".

 

 

Duni Sawadogo zientzialari marfiliarrak Afrikako Emakumearen Sustapen eta Berdintasunerako Harambee saria jaso du. Emakumeak esparru akademikoan sartzea eta sendagaien trafikoaren aurkako borroka dira Sawadogok duela urte askotatik eman dituen bi borroka nagusiak.

Ama katoliko eta aita musulman familia batean jaioa, biak intelektualak, ez zuen ikasteko zailtasunik izan. Duni Sawadogo, Harambee 2021 saria: "Eskola gehiago sortu behar dira Afrikan unibertsitatea pribilegio bat izan ez dadin".

Costa Marfileko zientzialariak zehaztu duenez, Afrikan eta, bereziki, Boli Kostan, "Oso erraza da familia batean edo bestean jaiotzeak dakarren zorteaz ohartzea, kale berean txabolak edo etxeak aurki baitaitezke". Berak azaldu duenez, zorionekoa izan zen.

Faltsututako edo kalitate eskaseko botiken legez kanpoko trafikoari dagokionez, Sawadogok azaldu du arazo "oso konplexua" dela eta "drogak baino gehiago" dela, "Heroina saltzeak baino 20 aldiz diru gehiago sortzen duela suposatzen baita"; baina, batez ere, horren larriaz ohartarazi du, urtero milaka heriotza eragiten baititu.

"Amets egiten dut bakea eta oparotasuna dituen afrikar kontinente batekin, amets egiten dut egunen batean afrikar bakar batek ere ez duela Mediterraneoa zeharkatu behar Europara lan bila joateko, amets egiten dut egunen batean iparraldean ikusitakoak bezalako laborategi batean lan egin ahal izango duela, ez dakit nik ikusiko dudan, baina espero dut etorkizuneko belaunaldientzat errealitate bihurtzea. Bitartean, nire inguruko pertsonei eta emakumeei laguntzen, nire aletxoa jartzen ari naiz ". "Sari hau munduko emakume guztiei eskaintzen diet, eta, bereziki, Afrikakoei (la mujer da vida a la humanidad y da humanidad a la vida", esan du.

(Albistea martxoaren 5ekoa da. Erraza izango zaizu horren aztarnak aurkitzea egunkari askotan eman baizen.)

 

Captura de pantalla 2021-04-10 a las 22.35.31

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

·       Zer jarri dizu begien aurrean albiste honek?

·       Zer dakizu multinazionalek (ez soilik botika ekoizleenak) Afrikan erakusten duten jokabide maltzurraz?