EGUNEKO DATUAK
osteguna, 9 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/apirila25/II/asteazkena
ASTE SANTUA

ASTE SANTUA da datorrena. Hitzak gorde ditugu baina esanahia aldatu egin da, batzuentzat izan ezik. Kristauentzat euren fedearen muina gordetzen duen astea da bereziki amieran, igandean, dena aldatzen duen fede gertakaria ospatzen dutelako: Jesuen Berpizkundea. Horrek ematen dio zentzua haren nekaldi eta heriotzari. Jesuen nekaldia eta heriotza Jainkoak gizariaren sufrimenduarekin bat egiten duela esan nahi du. Berbizkundeak ordea, Jainkoa biziaren aldeko jainkoa dela ez heriotzarena. Horretan oinarritzen da kristauen esperantza.

Aste berezia izan da betidanik kristauentzat. Horregatik, mendez mende, erlijiosotasunaren adierazpenaren egunak ere bilakatu dira: adierazpen publikoa, adle batetik,  eta artearen iturburu bestetik. Toki askotan egiten antzezpenak  (Balmasedakoa izan daiteke euskal herriko ezagunena) eta prozesioak (Bilbon, Seguran, Hondarribian ...). Eta zeresanik ez, Espainian zeharreko hiri eta herrietan.

Horien jatorriaren azalpen bat hemen aurki dezakezu (https://www.lasexta.com/noticias/cultura/cual-verdadero-origen-procesiones-semana-santa_201904145cb37a860cf2f7268245228c.html)Semana-Santa-en-Familia-en-casa.-FANO-807x606

Fano marrazkilariak 2020 urteko Aste Santurako eginiko irudia.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer adierazten du Fano-ren irudiak?
  • Zeintzuk dira Aste Santuetan izan dituzun zure bizipenak?