EGUNEKO DATUAK
larunbata, 11 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-BATX2/apirila25/II/OSTIRALA
Ahulkuak

AHOLKUAK

(testu ingeles anonimo batean oinarritua)

 

Aurrera,

zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean

egin dezagun lasai aurrera,

isiltasunean aurkitzen baita bakea.

Bizi,

bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada,

baina gure burua saldu gabe.

Esan,

esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia,

inori inposatu gabe.

Entzun,

entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere,

nork bere historia baitauka.

Saihets,

saihets ditzagun pertsona zaratatsu eta oldarkorrak,

gogaikarri baitira bihotzarentzat.

Goza,

goza ditzagun besteen asmo eta lorpenak,

guztiz xumeak direnean ere.

Izan,

izan gaitezen gu geu,

adiskidetasunari iruzur egin gabe.

Ikas,

ikas dezagun urteen aholkua,

estilo onean agur eginez gaztetasunari.

Egon,

egon gaitezen Jainkoarekin bakean,

edozein izen ematen diogula ere.

Izan,

izan gaitezen bata bestearekin, geure buruarekin batik bat,errukior,

guztiok baikara unibertsoaren haurrak,

zuhaitzak, loreak, txoriak eta izarrak bezalaxe,

ez haiek baino gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Gogora,

gogora dezagun munduak aurrera egingo duela,

baita gu gabe ere.

Eta saia,

saia gaitezen zoriontsu izaten.