EGUNEKO DATUAK
asteartea, 21 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/apirila24/IV/astelehena
Lurra: mundu eguna

HAMAR AHOLKU SOLIDARIO eguna ospatzeko

https://www.alboan.org/eu/berriak/nazioartekoa/dia-de-la-tierra

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zein da, aholku horietatik, betetzen ez duzuna eta bete beharko zenukeena?

OTOITZA

103 salmoa

Salmo osoa: https://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Sal+104&id34=1&pos=0&set=21&l=eu

 

Bedeinka beza ene arimak Jauna!

Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!

Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,

argiz inguratua soinekoz bezala.

Oihal-etxola bezala zabaltzen duzu zerua,

zeure goi-geletan pilatzen ura;

hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza,

haize-hegaletan zabiltza.

Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.

 

Lurra sendo oinarritu zenuen

eta ez du sekula kolokarik egingo.

 

Bai ugariak, Jauna, zuk eginak!

Denak jakinduriaz egin dituzu,

zure sorkariz betea da lurra.

Horra itsasoa, handi eta zabal:

hor dabiltza borbor, ezin konta ahala,

piztia txiki eta handiak.

Hor dabiltza ontziak batetik bestera,

baita itsas munstroa ere, zuk berarekin jolasteko

egina.

 

Denak zure zain daude,

zuk bere garaian jaten emateko zain:

zuk eman eta haiek harrapatu,

zuk eskua zabaldu eta haiek ondasunez ase.

 

Bizi naizen artean kantatuko diot Jaunari,

naizen artean soinua joko neure Jainkoari.

Atsegin bekio nire kanta: Jaunarengan nik neure poza!

Bedeinka beza ene arimak Jauna! Aleluia! Gora Jauna

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!