EGUNEKO DATUAK
igandea, 26 de apirila de 2026
GG/LH/Apirilak/III/Astelehena

Astea hasteko Jesus ere agurtuko dugu : Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Beste aste bat PAZKOA ospatzeko. Aste honetan Artzain Onarekin egin dugu topo. Jesusek berriro gure alde dagoela eta gure zaindaria dela esaten dugu.Artzain eta ardien arteko harremak konfidantzan oinarritzen dira. 

Konfidantzari buruz hitz egingo dugu:Zalantzarik gabe, gure balio garrantzitsuenetako bat KONFIANTZA da. Konfiantza, bestalde, garatu eta transmititu egin daiteke. 

Konfiantza oso beharrezkoa da gu hazi, eboluzionatu eta garatu ahal izateko. Konfiantza izan behar dugu gure buruarekin eta gure inguruko pertsonekin. Konfiantza izan behar dugu gure ikaskideekin, gure irakasleekin, gure lagunekin,… 

Konfiantza barik ez daukagu ezer… eta ezin dugu aurrera egin. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, ziurgabetasuna nagusi den munduan, konfiantza funtsezkoa da bizitzan aurrera egiteko. 

Konfiantza eta fedea estu lotzen dira. Beti doaz bata bestearekin. Konfiantza izateak fedea izatea esan nahi du. Konfiantza izatea behar duguna lortuko dugula jakitea da; hortaz, konfiantza izatea da sinestea, askotan, ikusi gabe sinestea. 

Gure familiagan eta lagunengan konfiantza dugun bezala, geure buruagan ere izan behar dugu konfiantza. Konfiantzarik handiena, hain zuzen, gure barru-barrutik sortzen da eta, horregatik, sendotu egin behar dugu; ahalegindu behar dugu, aurrera jarraitzeko, beldurrak, zalantzak eta ziurgabetasunak gainditzeko beharrezko diren tresnak eta balioak garatzen. 

Konfiantza pentsamendu positiboa da, aurrera jarraitzen laguntzen diguna, baina gure bihotzetik sortzen den sentimendu sakona ere bada. Hor funtsezkoa da, lehen esan bezala, fedea. Askotan entzungo zenuten: “Izan konfidantza”.

Fedeak mendiak mugitzen ditu. Horregatik, funtsezkoa da konfiantza izatea bizitzan, fedea izatea gugan eta besteengan. Horregatik, 

- Ireki goizero zure eskuak eta bihotza bizitzak oparitzen dizunari (batzuetan mingarria edo tristea izan arren ere) eta gorde gauero altxorra balitz bezala. 

- Begiratu zure ikaskideen begietara eta landu zuon arteko adiskidetasuna eta lankidetza. 

- Izan konfiantza zure irakasle eta hezitzaileengan… eta egiezu kasu.  

  • Entzun zure ingurukoei eta ahalegindu horien beharrei erantzuten, saiatu ahal duzun guztian laguntzen

- Ikasi nagusien jakituriatik eta liburuetatik. Jarraitu eredu dugun gure Juan Bautistari, oso erreferentzia ona baita. 

Juan Bautistak, bere fede-esperientzia sakonetik hara, bihotzez erantzun zion Jesusek orduko gazte behartsu eta baztertuen bitartez egin zion deiari. Gure santuaren bizitza opari dugu, baita bera bezalakoak izateko, bera ahalegindu zen bezala ahalegintzeko eta gure ingurukoen artean Jesusen maitasunaren erakusgarri izateko gonbidapen ere. 

Juan Bautistak Jainkoaren besarkada sentiarazi zien bere garaiko gazteei. Itxaropena, etxea eta etorkizuna eskaini zizkien. 

Maitatu zure bizitza eta, maitasun horrekin, maitatu besteak.  

 

 

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=gglPZLSlVs8

 

OTOITZA

OTOITZA:

Eskerrak, Jesus,  maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude.

Eskerrak, Jesus,  gurekin zaudelako.

Eskerrak, Jesus,  munduko argia zarelako.

Eskerrak, Jesus,  gure artean bizi zarelako.

 

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!