EGUNEKO DATUAK
igandea, 3 de maiatza de 2026
GG/LH/Apirilak/IV/Asteartea
Asteartea

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.
URIK NAHI EZ ZUEN HOSTOA
Bazen behin esperantza handiz begiratzen zitzaion landaretxo gazte bat. Lau hosto polit zituen; distira egiten zuten
goizeko garoaz eguzkiaren argitan. Egun batean, laurak bilduta zeudela, zera esan zuen batek: “Nik landareari itsatsia
jarraitu nahi dut, baina aurrerantzean urari uko egitea erabaki dut, eta zuok nire askatasuna errespetatzea nahiko
nuke”.
Beste hiru hostoek lagunak eskatzen ziena onartzea erabaki zuten.
Euritako-sistema zorrotza instalatu zuen urik nahi ez zuen hostoak. Eguraldi ona egiten bazuen, euritakoa itxita
zegoen, baina euri-itxurarik bazegoen, euritakoa ireki egiten zen.
Eta hara, etorkizun ederreko landare hura ahultzen hasi eta hil egin zen. Hosto bakoitza leku batera eraman zuen
haizeak, eta orduan ezertarako ez zuten balio izan.


GOGOETARAKO
Hosto hark, pentsatu gabe, nahi zuena egitea erabaki zuen, eta hara, ikusi dugu ondorioa.
Pertsona askok, ordea, guztiontzat on dena egitea erabaki dute, horrek zenbait gauzari uko egitea eragin badie ere.
Emaitza/ondorioa oso desberdina da, ezta?
Zer egin zitekeen landarea zimeldu eta hiltzea eragozteko?
- Urik nahi ez zuen hostoari beste leku batera joateko esan?
- Hosto guztien artean konpromiso batera heldu?
Nor da libreena? Hostoa ala besteengan pentsatzen duten pertsonak? Zergatik?



BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=zWts3pT52g0

OTOITZA

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!