EGUNEKO DATUAK
asteartea, 5 de maiatza de 2026
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakI/asteartea

BIDEOA: “Ontzi arrakalatua” https://www.youtube.com/watch?v=vB3Iz9GeLHY 

Ur-eramaile batek ontzi handi bi zituen ura eramateko. Makila baten mutur banatan jartzen zituen, eta makila sorbalda gainean eramaten zuen.

Ontzietako bat perfektua zen eta ur guztia bide luzearen azkeneraino barruan gordetzen zuen.

Jakina, ontzia harro zegoen egiten zuenaz, ondotxo baitzekien egin behar zuena primeran egiten zuela.

Beste ontziak zenbait arrakala zituen eta etxera iristen zenerako uraren erdia baino ez zitzaion geratzen. 

Ontzi gaixoa oso lotsatuta zegoen bere akatsengatik, eta zorigaiztoko sentitzen zen bere lanaren erdia baino egiten ez zuelako.

Egun batean, minez, zera esan zion urketariari: “Triste eta lotsaz nago. Barkatzeko eskatu nahi dizut, nire arrakalak direla eta, nire kargaren erdia baino eman ezin dizudalako eta, beraz, zure irabaziak murriztu egiten direlako”.

Urketariak zera erantzun zion gozoro: “Etxera itzuli orduan ohar zaitez bidean zehar zer lore ederrak hazten diren”.

Eta ontziak, etxerako bidean, lore eder asko ikusi zituen. Hala eta guztiz, atsekabea ez zitzaion kendu, eraman behar zuen ur-zamaren erdia baino ezin zuelako eraman.

Urketariak esan zion orduan: “Ohartu zara bide-ertzeko lore ederrez? Zure bide-aldean bakarrik hazten dira.  Beti jakin izan dut arrakalak dituzula, baina horien alde positiboa ikusi nahi izan dut. Bidean zehar lore-haziak erein nituen eta zuk egun guztietan ura bota diezu.

Urte bian, nik lore horiekin nire Amaren aldarea apaindu dut. Zaren modukoa izango ez bazina, zeure akats eta guzti, ezin izango litzateke edertasun hau inola sortu”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako: Ontzi arrakalatua oso arduratsua zen eta bere lana ahalik eta ondoen egin nahi zuen; urketariari lagundu nahi zion, baina bazekien bere arrakalek ez ziotela uzten hari ahal zuen guztian laguntzen. Urketariak jakinarazi zion guztiok ditugula akatsak, ahulguneak eta dohainak… eta denei atera behar diegula probetxua; inoiz ez dugula besteak baino gehiago edo gutxiago garela sentitu behar, denok dugulako gure eginkizuna. Gutariko bakoitzak bere arrakalak ditu. Arrakalok nolabait “gainditzeak” lan pertsonal sakona eta konprometitua eskatzen digu. Garrantzitsuena gure inguruan gure dohain guztiez distira egiten eta onena ematen lagunduko diguten pertsonak izatea da. Horixe eragiten digu Jesusek, konpromisoz eta arduraz jokatzera bultzatzen baikaitu, gure ingurukoen bizitza hobetzeko. IZAN KONFIANTZA ZURE BURUAREKIN!

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: ABESTIAK:

HH + LH 1-2: Gorriti aztia (Pirritx eta Porrotx eta Marimotots) SENTITU, PENTSATU, EKIN!

https://youtu.be/jpL2FCx2T2A

 

LH + DBH: Escriurem -Miki feat Izaro | letra | Catalán & Euskera:

https://youtu.be/IhKtW-PlWeo

 

DBH:"La aplaudida reflexión de Antetokounmpo a un periodista sobre el fracaso en el deporte"
 https://youtu.be/F9_eh_vQjmM

 

 

Eskerrak, Jesus, maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude. 

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako. 

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako. 

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!