EGUNEKO DATUAK
asteartea, 5 de maiatza de 2026
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakI/astelehena
Kaixo, lagun, egunon! Hilabete berrian sartuko gara aste honetan: MAIATZA. Pazko garaia bete dugu. Kurtso honetan bide batzuk egin ditugu elkarrekin: ABENDUALDIA, Jesusen jaiotza prestatzeko; GARIZUMA, Jesusen garaipena ospatzeko, eta orain PAZKOKO bidea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo, lagun, egunon!

Hilabete berrian sartu gara: MAIATZA. Maiatzean, festa giroa nabari dugu: herri askotako festak hasten dira eta batez ere... LA SALLE JAIAK. Gure Etxeko Jaiak.
Pazko garaian gaude. Kurtso honetan bide batzuk egin ditugu: ABENDUALDIA, Jesusen jaiotza prestatzeko; GARIZUMA, Jesusen garaipena ospatzeko, eta orain PAZKOKO bidean gaude.
Jesusen garaipena oso garrantzitsua denez denbora dezente behar dugu ospatzeko, gainera ospakizun hauek La Salle ospakziunak barne izango dituzte. Guk Jesusen bidea aukeratu dugu, Juan Bautistak erakutsi zigun bidea, MAITASUNA eta JUSTIZIAren bidea.
Aste ona izan, Lagun On!

Bazen behin oso emakume jainkozalea. Goizero joaten zen elizara; umeak eta eskaleak bidera irteten zitzaizkion, baina gogoa bere otoitz eta errezoetan hain murgildua zuenez, ikusi ere ez zituen egiten.

Ume-umetan ikasi zuen otoitz egiten, eta konbentzituta zegoen,  han, elizako bakean eta lasaitasunean, Jesusekin elkartzen zela goizero.

Egun batean, betiko bidea egin ondoren, elizkizuna hasiko zen une-unean heldu zen elizara. Atea bultzatu zuen, baina ez zen ireki. Indartsuago bultzatu zuen… eta ez zen ireki. Orduan giltzaz itxita zegoela konturatu zen.

Elizara urte askoan lehenengoz huts egingo zuelako atsekabez, zer egin jakin gabe geratu zen. Gora begiratu zuen… eta hantxe, begi aurrean, paper bat ikusi zuen atean iltzez josita.

Oharrak zera zioen: “Hor kanpoan nago”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako: Non igartzen duzu zuk Jainkoaren presentzia? Jainkoa edonon aurki genezake ondo begiratzen badugu. Begiratu kanpora, zeuretik aterata, …. Bai, hor ere bizia dago, pertsonak daude, zure familiaz eta lagun-koadrilaz aparte,… Ikaskide batzuk baztertu egiten ditugu, zenbait auzokori ez diegu jaramonik egiten,… Gaur, zure bidetik zoazela, erreparatu iezaiozu normalean begiratzen ez diozun jende horri. 

Jainkoak, egunero, aukera asko jartzen dizkigu bidean; geu gara horiek gauzatu edo aprobetxatu behar ditugunak. Gure aukeren artean, Jesus maitatzea dago; nahi hori gure bihotzetan sortzen da eta merezi du gu horretan ahalegintzea. Animatzen zaituztegu egunean-egunean gauza apartekoren bat egitera, borondatea erakustera. Bideo hau lagungarri izan dakizueke. 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: 

 

ABESTIA: EÑAUT ELORRIETA - EGUZKI ARGITAN (Lyric video): 

https://youtu.be/O-zkZKjwEFI

 

Eskerrak, Jesus, maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude. 

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako. 

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako. 

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!