EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 6 de maiatza de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1/maiatza25/II/asteartea
LA SALLE ASTEA

Diapositiva2

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Kosta egiten zaigu ditugun gauzei uko egitea. Baina zerbait hobea aurkitzen dugunean ...

  • Zeri egin diozu uko inoiz? Zergatik?
  • Miresten al duzu norbait orokorrean "normaltzat" hartzen ditugun gauzei uko egin dionik? Kontatu haren historia.
OTOITZA

Jauna: zuk esan zenion gazte aberatsari "guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri".

Zure jarraitzaile zintzo izan nahi dugu.

Erakuts iezaguzu beharrezko dugunarekin bizitzen

eta ahal dugun guztia behartsuekin partekatzen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!