EGUNEKO DATUAK
ostirala, 8 de maiatza de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-/maiatza23/II/osteguna
Izarra

Atzo ezagutu ahal izan zenuen La Salle erakundeak munduan duen zabalkundea. Erakunde horrek betidanik izar bat izan du ikur gisa.

Izarra hartu zen gidari delako (artizarra den bezala) eta argia delako (unibertsoan argia ematen duten astroei ematen zaie "izar" izena). Gainera bost adarrekoa da, munduak bost kontinente dituen bezala.

Anaidiaren ikurrean, izarraren buruan "signum fidei" idatzi izan da betidanik, salletarrei gogoratzeko Jesusen islada izan behar dutela "fedearen sinbolo" bailirateke eta.

Baina benetako izarra zu zara, zuretzat sortu baita erakunde hau. Hori ederki asko ulertu dute Eibarko Izartxo taldekoek. Ikusi eta entzun: https://youtu.be/t5aQXJ2kZ3Usignum_fidei