EGUNEKO DATUAK
larunbata, 9 de maiatza de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH+LH/maiatzakII/asteartea
GG/HH+LH/maiatzakII/asteazkena

MISIOLARIAK EMATEN DUENA...

Motibazioa: Gaur, oro har, misiolariez hitz egingo dugu, baina gaurko gogoeta besteen alde ahalegintzen den edozeini dagokio, Jesusen agindu nagusia betetzen duelako.

Ikusi ondoko bideo eta abestia:

APRENDER A CUIDAR | Unai Quirós | Ixcís | Amanecer | Fano:

https://youtu.be/Sn6ZHUpKcx8


EBANJELIOA /  Mt 10, 41-45
Profeta bat profeta delako onartzen duenak profetari zor zaion saria jasoko du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion saria jasoko du; eta txiki hauetako  bati, nire ikasle delako, ontziska bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

TESTUA
Oso aspaldi, Stanford-eko ospitale batean boluntario nengoela, Liz izeneko neskatila bat ezagutu nuen. Oso gaixotasun arraroa eta larria zuen. Sendatzeko zeukan aukera bakarra bost urteko nebaren odolaren transfusioa egitea zen. Antza denez, nebak gaitz berbera jasana eta gainditua zuen eta horri aurre egiteko antigorputzak garatuak zituen. Medikuak mutikoari  arrebaren egoeraren berri eman eta ea neskatilari odola emateko prest zegoen galdetu zion. Mutikoa zalantzan egon zen unetxo batean. Gero, esan zuen:

-       Bai, emango diot.

Transfusioa egin bitartean, arrebaren ondoan beste ohe batean etzanda zegoela, irribarre egin zuen neskatilaren masailetara kolorea etortzen ikusi genuenean. Baina, halako batean, zurbil-zurbil geratu zen eta irribarrea itzali zitzaion. Medikuari begiratu eta galdetu zion:

-       Esadazu, noiz hilko naiz?

Orduantxe ulertu zuen medikuak lehen mutikoaren begietan ikusitako zalantza; txikia zenez ez  zuen medikuak azaldutakoa ulertu. Uste zuen odol guztia emango ziola arrebari, bizia emango zuela arrebagatik. Eta prest zegoen. 

OTOITZA

BIDEOA: LO QUE DA EL MISIONERO – MISIOLARIAK EMATEN DUENA: http://www.youtube.com/watch?v=jgGxHOgj4Xs

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!