EGUNEKO DATUAK
larunbata, 9 de maiatza de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
A. TARTALO BIRZIKLATU
Osteguna-La Salle Astea/SALLEKO JOAN BAUTISTA, HARANTZAGO BEGIRA

La Salleko Joan Bautista haurren adiskidea izan zen. Bizi izan zen garaian haur gehienek kalea baino ez zuten bizitzeko.

Ezin ziren eskolara joan, aberatsentzat baitzen soilik. Joan Bautista haurren beharrez ohartu zen eta ausardia handiz lana eta aberastasunak utzi zituen haurrekin egoteko, eskolan biltzeko eta zoriontsu izaten laguntzeko.

Gaur egun ere hezitzaile askok haurrekin egon nahi dute eta zoriontsuak izateko beharrezko guztia ikastea nahi dute.

 

La Salleko Joan Bautistak ez zuen bakarrik lan egin. Hasieratik berak bezala pentsatzen zuen irakasle talde bat osatu zuen. Horrela sortu zen La Salleko Anaien Elkartea eta Anaia horiek ere, Jesusek egin zuen bezala, haurrak zaintzen jarraitzeko gauza guztiak uzten dituzte: familia, gauzak...

Horrekin batera beste irakasle askok duten onena eskaintzen dute, haurren bihotzetan haz dadin.

Horregatik, La Salle familia bat da eta guztiok dugun onena ematen dugu. Guztiak gara garrantzitsuak eta gure gaitasunak guztion zerbitzura jarri behar ditugu, pertsona gisa elkarrekin hazteko.

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

LA SALLE – NOR GARA?

https://youtu.be/sKs4UJd6GlE

 

 

NAHI AL DUZU? LA SALLE:

https://youtu.be/f1R4MA3tiA4

 

 

 

 

OTOITZA

Ikastetxean ikasi egiten dugu, jolas egiten dugu,

gauzak elkarri uzten dizkiogu, elkarri laguntzen diogu.

Eskerrik asko, Jesus,

La Sallek ikastetxea

guztiok maitatzeko eta errespetatzeko

familia handi bihurtu zuelako.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!