EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 13 de maiatza de 2026
GG/HH+LH/maiatzakII/asteartea

WILLIE LORO SALBATZAILEA

Willie loroaren alarma-karrankak bere ugazabandreari urte biko umetxoa gosariaz itotzeko zorian zegoela ohartarazi zion. Heroitzat jo zuten eta saria eman zioten. Aberetxoak Gurutze Gorriaren “Animalia Salbatzailea” saria jaso zuen Denverren, Coloradon.

Williren ugazabandrea, Megan Howard, joan den azaroan, Hannah Kuusk umetxoa zaintzen ari zen, baina unetxo batez gelatik irten behar izan zuen eta justu orduantxe umeari gosaria eztarrian geratu zitzaion eta ito larrian egon zen.

Williek behin eta berriz “ama” eta “umea” hitzak karrankaka esan eta hegoak astindu zituen. Megan Howard garaiz iritsi zen umea salbatzeko, ordurako urdintzen hasia zen arren.

Howardek salbatu zuen Hannah, baina gertaera hartako heroia Willie zela esan zuen.

Williek joan den ostiralean jaso zuen bere saria.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Entzun duzuenez, loro honek umetxo bati bizia salbatzea lortu zuen. Batzuetan gizakiok ez ditugu animaliak ongi tratatzen, bertan behera utzi edo hil egiten ditugu. Willie loroak animaliak izaki bizidunak direla gogorarazten digu, gertatzen denaz ohartzen direla eta beren ugazabak/ugazabandreak maite dituztela. Ziur zuetarikoren batek baduela abereren bat etxean… Ikas dezagun ba animalia guztiak errespetatu eta zaintzen, gure munduaren eta bizitzaren parte baitira.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

SOAR: An animated short:

https://vimeo.com/148198462?ref=em-share

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!