EGUNEKO DATUAK
igandea, 20 de iraila de 2026
GOIZEKO GOGOETA - 2.2.1
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Baziren behin Gorka eta Daniel izeneko eskola-lagun bi. Irakasleak agindutako jarduera batean papera ebakitzen ari ziren. Halako batean, Gorka ebakitzen ari zen paper-zatitxoetako bat, mutikoa konturatu gabe, Danielen mahaiaren erdira erori zen. Honek, jardueran egindakoa margotzen ari baitzen, papertxoa erortzen ikusi eta zera pentsatu zuen:     

- Gorkak bai aurpegi gogorra! Neuri jaurtitzen dizkit paper-zatitxoak neuk bildu ditzadan. Eta hara nola disimulatzen duen, nahi gabe egin duela pentsa dezadan. Horixe lotsagabea!

Danielek, lagunari ezer esan ordez, mendeku hartzea erabaki zuen. Bere jarduera bukatu zuenean, Gorkaren deskuidu bat aprobetxatuz, bere paper-zatitxoak paperontzira jaurti beharrean, ikaskidearen mahaira bota zituen. Gorkak, mahaira begiratu zuenean, paper txikiz beteta ikusi eta Danielek paperontzia zegoen lekura ez joatearren bota zituela uste izan zuen. Baina ez zion ezer esan eta bere mendekua pentsatzen hasi zen.

Handik apurtxo batera irakaslearengana joan zen eta bere koadernoa erakutsi zion. Zirriborroz zikinduta zegoen, berak zikinduta. Baina Danieli bota zion errua. Danielek berak ez zuela ezer egin esaten zion irakasleari. Ziur zegoen hura Gorkaren ideia izan zela. Zigorretik libratu bezain laster, bere mendekua pentsatzen hasi zen.

Eta horrela jarraitu zuten, elkar molestatzen eta zirikatzen. Gero eta gogorrago, gainera. Mahai gainean eroritako paper txiki hark eragin zuen elkarri koadernoak ezkutatzea, jolas-orduko ogitartekoa paperontzira jaurtitzea, zukua motxila-barruan isurtzea eta, azkenik, ukabilka hastea eta elkarri sudurra apurtzea.

Osasun-zentrora eraman zituzten biak. Geroztik, luzaroan egon ziren elkarrekin hitz egin gabe. Baina azkenean, egun batean, isilaldi luze hark asperturik, hitz egiten hasi ziren. Egun gutxi barru, adiskidetu egin ziren eta, goiz batean, jolas-orduan, gertatutakoa komentatu zuten. Ez ziren oroitzen nola hasi zen bien arteko liskarra, baina biek uste zuten gauza garrantzitsuren batengatik hasiko zela, hain adiskidetasun sendoa ezin baitzuen edozein txikikeriak hautsi.

Hala ere, Gorka eta Daniel oroitu ez arren, gu oroitzen gara eta badakigu zer gertatu zen.  Danielen mahai gainean erori zen paper-zatitxo batek hasi zuen dena. Eta bien temak, hau da, gauzak argitu nahi ez izateak, okerragotu zuen.  

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer eskatuko diogu gaur Jesusi?

 Jesus, lagun iezaguzu apalak izaten, ondo egiten ez ditugun gauzak aitortzen, maite gaituzten eta gure ondoan diren pertsonei barkamena eskatzen eta barkatzen.

Gaur ahalegindu gaitezela adiskide on izaten.

OTOITZA

PARABOLA DE LA OVEJA PERDIDA:

https://www.youtube.com/watch?v=XjE4CIvGW-E

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!