EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 23 de iraila de 2026
GOIZEKO GOGOETA - 2.2.3
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Gaur gure eskuei erreparatuko diegu. Guztiok dauzkagu eskuak. Zertarako erabiltzen ditugu?
Segundo batzuk hartuko ditugu gure eskuei begiratzeko: atzamar edo esku-atal bakoitzari begira diezaiokezu, ukitu ditzakezu, lehenengo esku bat, gero bestea,… Nola sentitzen dituzu? Leun, hotz, nekatuta, …?  Beharbada, orain, ohartu gara asko erabiltzen ditugula eskuak, oso baliotsuak direla guretzat,… eta kasu gutxi egiten diegula, gutxitan erreparatzen diegula, gutxi zaintzen ditugula.

Eskuek gauza asko egiten laguntzen digute, besteen alde (adibideak, denon artean) eta geure alde (adibideak, denon artean).

Pentsatu gaur eskuez baliatuz egingo duzun jardueraren batean. Aztertu jarduera hori, aztertu zure eskuek egin beharko duten lana. Orain sentitu zure eskuetan beste esku baten indarra: gidatu eta zaindu egiten zaitu, lagun egiten dizu. Sentitzen duzun indar hori Jesusen presentzia da; Bera zurekin da.

Zurekin da zure lana egiten duzunean, zurekin da lagunekin jolasten zarenean,… zurekin da une orotan; eskutik helduta eramaten zaitu, zu ohartu ez arren. Lagun egiten digu, beti. Bera pozik dago zurekin dagoelako, eta onena opa dizu gaur.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

ESKU BAT ESKU BI:

https://youtu.be/ahy8ZspbIVk

 

OTOITZA

PARÁBOLA DEL HIJO PRÓDIGO:

https://www.youtube.com/watch?v=qY-ygC4p90g&t=2s

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!