EGUNEKO DATUAK
osteguna, 24 de iraila de 2026
GOIZEKO GOGOETA - 2.2.4
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Egun on!

Gaur ondorengo bideoa ikusiz hasiko dugu gure eguna. Horretan, adiskide hitza definitzen duten ezaugarrietako batzuk ikusiko ditugu.

Hasi baino lehen, pentsatu adiskide ona izatea eragiten dizuten bertuteetan edo ezaugarrietan. Zergatik daude, zure ustez, zure adiskideak zurekin?... Pentsatu zure lagunekin harremanetan jartzeko orduan gehien kostatzen zaizkizun gauzetan.

 

Beharbada, bideoak gauza horiek zehazten lagunduko dizu.   

http://www.youtube.com/watch?v=IBbup-UGFyM

Los amigos – el rey león / Adiskideak – Lehoi erregea

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa ikusi ondoren, egin gogoeta lehen pentsatutakoaz. Zeintzuk dira zuretzat adiskide on bat izateko ezaugarri/dohain/bertuterik garrantzitsuenak? Zeintzuk dira zuretzat betetzeko zailenak edo gehien kostatzen zaizkizunak? …

Ohartuko zinen adiskide bikaina zarela, dohain asko dituzula eta adiskide zintzo izaten benetan ahalegintzen zarela, batzuetan gehiago ematea zail samarra egiten zaizun arren.

Dohain asko dituzu; jarraitu horiei eusten, jarraitu ahalegintzen, inoiz zail samar egiten bazaizu ere. Horiek bihotz zabaleko pertsona egingo zaituzte, zoriontsuagoa… zure adiskideak zurekin daude, zurekin bat egiten dute, zuk eurekin bat egiten duzun bezala.

OTOITZA

Eskerrik asko, ene Jainko, lagunak ditudalako.

Eskerrik asko, elkarrekin jolasean eta ospakizunetan

ondo pasatzen dugulako.

Lagundu lagun ona izaten.

Lagundu, baita ere,

oso gustuko ez ditudanen lagun izaten,

Zuk guztiak maite baitituzu.

 

GURE AITA ERREZATUKO DUGU, IKASKIDEEKIN ESKUTIK LOTUTA

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!