EGUNEKO DATUAK
larunbata, 14 de azaroa de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Azaroak/OstegunaV
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Azaroak/AsteazkenaV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BRONTOSAUROAK ETA DINOSAUROAK

 

Begiratu dinosauro honen buruari. Horren gorputz handirako ez ote da txiki samarra? Guk aitaren berokia jantziko bagenu, halakoxe itxura izango genuke.

Gure bizitzan ezin diogu garrantzi osoa gauza batzuei eman eta besteak ahaztu. Ona da gauza guztiak aintzat hartzea: jolastea, gurasoekin hitz egitea, lagunekin joatea, ikastea, etxeko lanak egitea, telebista ikustea...

Garrantzia soilik gauza batzuei ematen diegunean eta gainerakoa ahazten dugunean,  deformatutako gorputzak dituzten mustroen itxura hartzen dugu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Egunean zein gauza egiteko hartzen dugu denbora gehien?

Gauza bakoitza egiten ematen dugun denbora ondo aprobetxatzen al dugu?

Gure astialdia ondo antolatu eta aprobetxatzeko gai al gara?

OTOITZA

BIDEOA: HEGAN: https://youtu.be/q499qJMC1rM?si=Wh8eXE5m_PsdGbpC

 

OTOITZA


Guk ere, Jesusek bezala,

gure jakinduria zabaldu eta

ingurukoenganako maitasunean sakondu nahi dugu.

Ez utzi, Jauna, maitasunean sakontzeko asmo hori ahazten,

ez gaitezela konformatu iazko urtean bezalakoak izate hutsarekin;

elkartasunean, elkarri laguntzeko bidean sakondu nahi dugu.

Ez dugu maitasunean nano izan nahi.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!