EGUNEKO DATUAK
astelehena, 16 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/HH-LH/AZAROAK/AstelehenaIII
ELIKADURA-ESKUBIDEA ETA MODU OSASUNGARRIAN JATEKO ARDURA Azaroaren 20an HAURREN ESKUBIDEAren eguna da, eta horregatik aste honetan, HAURREN ESKUBIDEei buruz hitz egingo dugu.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on:

Zer moduz asteburua? Astea hasteko atzoko ebanjelioari buruz hitz egingo dugu. Ikusi beheko irudia. 

Hiru pailazo, loreontzi batzuk, loreak, eta batez ere euria.

Baina begiratu pertsonaien aurpegia …

Komentatu denon artean egoera berdinean nolakoa izan daiteke bakoitzaren erantzuna.

Aztertu denon artean egunero bizi garen egoerak eta zein da gure jarrera, gure erantzuna, nola hartzen ditugun bizitzak ekartzen ditugu egoerak ...

 

Captura de pantalla 2020-11-14 a las 19.50.30

ELIKADURA-ESKUBIDEA ETA MODU OSASUNGARRIAN JATEKO ARDURA

 

Mamadou

1984ko azaroa. Etiopiak lehorte handia jasan zuen. Lurra elkortu zenez, jendeak ez zeukan zer jan. 

Handik kazetari bat zebilen bere informazio-lana egiten. Gizaldeko laguntza nola iristen eta banatzen zen ikusi zuen.

Mamadou ezagutu zuen. Zortzi urteko mutikoa zen eta, amarekin batera, jatekoa noiz emango zioten zain zegoen. Ogi-zati bana eman zieten. Mamadouk ez zuen bere zatia jan. Kazetariak, hurbilduta, zera galdetu zion: “Zergatik ez duzu jaten?”

Mamadouk erantzun zion: “Pena ematen dit, ez baitakit noiz izango dudan beste ogi-zati bat”.

 
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
Hozkailua irekitzen dugu eta zer jan badaukagu. Armairua irekitzen dugu eta zer jan badaukagu.

Baina asko dira jateko gutxi daukatenak edo, ez daukatelako, ezer jan ezin dutenak.

Pentsatu horretan, mahai gainean jartzen dizutena jan nahi ez duzunean edo sobera geratu zaizun hori jaurtitzera zoazenean. Askok eskertuko lukete zuk baztertzen duzun hori. Egin gogoeta.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

Seguiremos - Hospital Sant Joan de Déu  eta Macaco

http://www.youtube.com/watch?v=8WATgU5PduE

Otoitza:

Jesus, zuk erakutsi diguzu

guztiok munduan Ama eta Aita

bera dauzkagula eta famili bat

osatzen dugula.

Baina asko dira gaur

jatekorik eta etxerik gabe,

eskola eta sendagairik gabe

bizi diren haurrak:

asko, goserik hiltzen daudenak.

Denentzat eskatzen dizugu, Jesus:

izan dezatela egunero ogia.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!