EGUNEKO DATUAK
astelehena, 16 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/AZAROAK/AstelehenaIV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, AMEN

NIRE GAUZA ORO ZUREA ERE BADA

 

Begiak altxatu zituenean, Tenpluko atabakan beren limosnatxoak uzten zituzten aberatsak ikusi zituen; sos batzuk bota zituen alargun behartsu bat ere ikusi zuen eta hala esan zuen:

- Alargun behartsu horrek, inork baino gehiago eman du, benetan diotsuet, beste guztiek limosna gisa sobera zutena eman baitute eta hark, aldiz, berak bizitzeko behar zuena eman baitu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Besteei guk duguna ematen diegu ala gure soberakinak uzten dizkiegu?

Zer bana dezakegu elkarrekin lagunartean?

OTOITZA

https://open.spotify.com/track/5yPbB4DfwA8Aq4inKW2tpI?si=cpLXei6rRCeuFl_mswaddA

 

Zeruko Aita, bedeinkatu guk jateko hainbat gauza dugun bitartean

beste toki askotan gosez hiltzen direnak;

gu guztiz babestuta gure etxean gauden bitartean,

etxerik gabe bizi direnak;

guk jantziak zakarretara botatzen ditugun bitartean,

zer jantzirik ere ez dutenak.

Lagun gaitzazu guk adinako zorterik izan ez dutenak zaintzen

eta hauei laguntzeko egin ahal dugun guztia egiten.

eta hauei laguntzeko egin ahal dugun guztia egiten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!