EGUNEKO DATUAK
asteartea, 17 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Azaroak/OstiralaIII
Zer da bakea?

BAKE PERFEKTUA

Behin batean errege batek sari handia eskaini zuen margolan batean bake perfektua irudikatzea lortuko zuen artistarentzat. Artista asko saiatu ziren. Erregeak, margolan guztiak ikusi eta miretsi ondoren, bi bereizi zituen. Lehenengoan oso laku geldia eta barea agertzen zen. Lakua ispilu perfektua zen, inguruko mendiak islatzen zituen ispilua. Mendien gainetik oso zeru urdina ikusten zen, laino zuri leunez jantzia. Margolan hau ikusi zuten guztiek irabazlea izango zela uste zuten, bake perfektua erakusten baitzuen.

Bigarren margolanak ere mendiak zituen. Baina mendiok aldapatsuak eta harritsuak ziren. Mendien gainetik zeru ilun eta bortitz beldurgarria ageri zen, eta zaparrada gogorra, tximista eta guzti, dena bustitzen. Menditik behera bitsez gainezka zetorren uharrak burrunba egiten zuela zirudien. Honek guztiak, egia esan, ez zuen bakerik iradokitzen.

Baina erregeak, margolanari arreta handiz begiratu zionean, ikusi zuen ur-jauziaren atzean, haitzaren arrakala batean, zuhaitz txiki bat. Zuhaixkaren adartxoetan, habia bat. Eta ur-jauzi bortitzaren burrunba-hotsaren erdian, txoritxoa lasai habiaren barruan...  Bake perfektua?Zein izan zen, zure ustez, margolan saritua?

Erregeak bigarrena aukeratu zuen. Badakizu zergatik? Hona hemen Erregearen azalpena:

“Bakea ez da zaratarik gabeko, arazorik gabeko, lan gogorrik gabeko edo minik gabeko lekuan egotea. Bakeak esan nahi du, horiek guztiak diren lekuan egon arren, gure bihotzaren barrenean lasai egotea. Horixe da bakearen egiazko esanahia”. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako:

Istorio labur honek bakearen benetako esanahia azaltzen digu. Guk gure ikastetxean, gure patioan, gure familiekin, esperientzia asko bizi ditugu; egun batzuk onak izaten dira, beste batzuk ez hain onak. Esperientzia orotan, guk, ahal dugun neurrian, bakea eragiten saiatu behar dugu. Istorioak esaten digun bezala, gure barrenean lasai egoten bagara, lortuko dugu bake-giroa egitea. Horrela, ez dugu inor irainduko, ez gara inorekin haserretuko, ez diogu aitari edo amari gaizki erantzungo… bakea gure barrenean sortzen baita, gure bihotzean ernetzen baita.

OTOITZA

Bideoa:

Adiskidetasuna: https://www.youtube.com/watch?v=YYQ6y76ZHp4

 

Euskaraldia:

https://www.youtube.com/watch?v=gTmtV9C9HdA&list=RDKzYyU7RPjLQ&index=2

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!