EGUNEKO DATUAK
osteguna, 19 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/azaroa/IV/osteguna

Zu zeu zara, eta zeu izan behar duzu. Ezin baduzu mendi gailurrean pinu izan,  izan zaitez zuhaixka bailaran,baina izan zaitezkeen zuhaixkarik ederrena. Enbor izan ezin baduzu, izan zaitez adar loredun. Ezin baduzu adar izan, izan zaitez belar ibiltarien pozerako. Ezin baduzu almendrondo elikatzaile izan, izan zaitez ezki sendatzaile eta erleen poz-emaile.

 

Ezin dugu denok kapitain izan, bai ordea marinel, makinista, pilotu … Mundua da gure barkua eta denok dugu zereginen bat egiteko. Zereginik xumeena ere ezinbestekoa da. Egizu zurea baina ahalik eta hoberen. Jar iezazkiozu zure buruari helburu altuak baina lor ditzakezunak.  Seguru biharko (ostiralerako) proposatzen dizugun parabola ulertuko duzula.

 

Baina euskararen alorrean ere  izan zaitez ahal duzun euskaldunena.

 

https://youtu.be/fe36DqtQ-MI

 

Izan adore!

 

download

 

OTOITZA

OTOITZA

Gazte bagara ere ongi dakizu, Aita, zenbait alorretan itzuleran gaudela eta

ilusioa kentzen digula gauza batzuk egiteko.

Askotan hasi gara eta askotan etsi behar izan dugu emaitzarik ez ikustean.

Gure buruarekiko konfiantza galdu dugu.

Badakigu ordea zutaz fida gaitezkeela.

Horrek ematen digu berriro saiatzeko adorea.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!