EGUNEKO DATUAK
osteguna, 19 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/azaroa/IV/astelehena
Helen Keller

Helen Keller

Helen Keller idazle gor-itsua izan zen. Alabaman (Estatu Batuak) jaio zen 1880an. 19 hilabete besterik ez zituela gaixotasun larri baten eraginez ikusmena eta entzumena erabat galerazi zion. Hala ere hitz egitea lortu zuen Tadoma metodoa erabiliz. Metodo honetan hitz egiten dutenen ezpainak ukituz joaten da eta karaktere alfabetikoak esku-ahurrean letreiatuz. Goi mailako titulazioa lortu zuen eta frantsesa, alemana, grekoa eta braillez latina irakurtzen ikasi zuen.

Helenek inspirazio bat izan nahi zuen pertsona askorentzat eta mugak gainditzearen eredu izan zen. 40 herrialde baino gehiagotan zehar ibili zen pertsona ezgaituen, emakumeen, langileen eskubideen eta bakezaletasunaren aldeko mezuarekin.

Komunitate gor-mutuaren integrazioaren aldeko borroka nekaezinak eta horretan izan zuen eraginak besteen esku uztearen sinbolo bihurtu zuten, eta emakume erreferente bihurtu zuten askorentzat. 40 urtetan zehar Itsuentzako Amerikako Fundazioarekin (AFB) kolaboratu zuen, eta horrekin batera, honako lema egia bihurtzeko lan egin zuen: "Guk bakarrik ezer gutxi egin dezakegu, elkarrekin asko egin dezakegu".

1915ean Helen Keller International sortu zuen, irabazi asmorik gabeko erakundea. Itsutasuna prebenitzeko eta tratatzeko sortu zuen eta gaisotasunaren abiarazleetako baten aurka jarduten du, A bitaminaren faltaren aurka alegia. Gaur egun, horregatik, nutrizio-programetan lan egiten du.

Helen 1968an hil zen, zentzumen-urritasuna zuten pertsonak gizarteratzeko borrokan ondare garrantzitsua utzita.

helen-keller-1-1024