EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de iraila de 2024
IKASTURTE BERRIA, IKASTEKO
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

EBANJELIOA: Mateo 28, 19-20

«Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».

IRAKURGAIA

Udaldia, hezkuntza-eremuari dagokionez, ikasturte biren arteko aldia da. Aldi horrek, ordea, ez du hezkuntza-proiektua eteten edo hausten. Baina proiektu batek, uniformea izan arren, etengabe berritu behar du. Eta eremu askotako irakaspen-sorta zabalak elikatzen eta apurka-apurka gorpuzten du berau. Dena dakiela uste duena bizian hilik dago. Egun oro gauza berriak ikasteko aukera da. Asko ikasten da behaketatik eta, jakina, gure senide eta adiskideekin ditugun harremanetatik, baita gizarte-harreman berriak ezartzean ezagutzen ditugun pertsonengandik ere. Denek ematen diote zentzua gure bizitzari.

Ikastetxean, orain, ikasturte berria hastean, ohartuko zarete ikaskide eta irakasle orok, bere barneko aberastasunaz, zuen talentuak argitara ateratzen lagunduko dizuela. Ikastea beharrezko duena bizirik dago. Bizi-bizirik. Ekin, beharrezko zarelako.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Aprobetxatu al dituzu oporrak nolabait aberastu zaituen jendea ezagutzeko?
Egun oro oparia eta gauza berriak ikasteko aukera dela uste al duzu?

OTOITZA

BIDEOA: El sentido de la vida 3:05”  https://www.youtube.com/watch?v=QXJsMroEeQw

OTOITZA

Errezatzen jakin ez arren, ESKERRAK eman nahi ditut.
Egunaren une orotan, besarkatu egiten nauzu!

Carlos Voces

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!