EGUNEKO DATUAK
igandea, 22 de iraila de 2024
IKASTURTE BERRIA, SAKONTZEKO
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

EBANJELIOA: Lukas 6, 20-26

"Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege. «Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. «Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue. «Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek. «Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zeuen poza! «Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete! «Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene eta negar egingo baituzue! «Ai zuek, mundu guztiak zuetaz ongi hitz egingo duenean, gauza bera egin baitzieten sasiprofetei jende horren gurasoek!».

 Lukasek bere garaiko aberatsen eta behartsuen arteko aldea erakusten digu. Hutsalkerian bizitzeak dituen arriskuez ohartarazten du eta idealak eta balioak oinarri hartuta bizitzearen garrantzia nabarmentzen du. Ideal eta balioek eutsi diote gizateriari hasieratik; espezie gisa bizirik irautea eta aurrera egitea lortu dugu, taldean bizitzen, familia eratzen, ikasi dugulako.

Jesusen Espirituak elkarbizitza onera eraman nahi gaitu, senidetasuna eta ondasunak elkarrekin banatzea nagusituko diren elkarbizitzara. Horixe da Jainkoaren bakea.

IRAKURGAIA

Ongietorria egiten dizuegu ikastetxeko Pastoraltzatik. Eremu honek Jesus Nazaretekoaren bizitzako etsenpluak eta irakatsiak ezagutarazten dizkigu, gure bizitzari, zure bizitzari, zentzua emateko eta hobeto bizitzeko.

Horretarako, Jesusek sakonetik begiratu eta ikusteko eskatzen digu. Esaera batek dio: “Diruak ez du zoriontasuna ematen”. Beste batek hala du osatzen: “baina laguntzen du”. Dirua, egia esan, beharrezkoa da, baina bere neurrian. Dirua bitarteko bat da, baina ez da, berez, inolako helburu edo xede. Jesusek dirua ondo erabiltzeko eskatzen digu: banatu, partekatu, beharrean dagoenari lagundu. Berak horixe egiten zuen bere lagunekin eta laguntza eskatzen ziotenekin. Horrexek ematen digu egiazko zoriontasuna, zoriontasun iraunkorra: pertsona muinean jartzeak, pertsona ardatz egiteak, garrantzitsuena pertsonak direla ohartzeak.

Ikusi orain ondorengo bideoa. Nor agertzen da irribarretsuen? Nork egiten du barre ezbeharrean? Nor da sendoena barrutik? Nork du edozein egoerari aurre egiteko baliabiderik gehien? Eta nork ditu baliabiderik egokienak? 

BIDEOA: (4’) http://www.lasexta.com/programas/el-intermedio/thais-villas-accion/que-deporte-hacen-los-espanoles-barrio-rico-vs-barrio-obrero-hago-una-ruta-de-supermercados-para-ver-donde-esta-todo-mas-barato_201807025b3a8fc20cf2e8dd5a685791.html 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Zer da garrantzitsuena: aberatsa izatea, pobrea izatea ala daukaguna partekatzeko jarrera izatea eta gure ondoan maite gaituen jendea edukitzea?

OTOITZA

OTOITZA

Jauna, jakin dezadala daukadan gutxia zein askoa partekatzen.

Horixe da bizitzaren benetako altxorra,

horixe da Zeruetako Erreinua, Senidetasun-erreinua, bizitzeko bidea.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!