EGUNEKO DATUAK
asteartea, 24 de iraila de 2024
IKASTURTE BERRIA, BESTEEKIN BATERA BIZITZEKO
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Apostoluen eginak 2, 44-45

 «Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten: beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen».

IRAKURGAIA

Ematen du atzo bertan esaten geniola agur elkarri eta pozez hartzen genituela oporrak denkantsatzeko… eta hementxe gaude berriz, pilak kargaturik, indarrak berriturik. Ilusio eta erronka berriz beteriko ikasturteari hasiera eman diogu.

Zenbait zalantza izango ditu gela berria eta ikaskide, irakasle eta irakasgai berriak edukiko dituenak. Hala ere, kezkak gorabehera, hasiera orok du bere xarma eta daukagun onena emateko, berri denaz harritzeko eta une orotan ikasteko deia egiten digu.

Elkarrekin biziko garen eta daukaguna, dakiguna, ikasiko duguna eta gure pozak, nahigabeak, eguneroko zereginak eta bizitzako proiektua,… partekatuko ditugun bidaia hasi dugu.

Gure bizitzako esperientziarik onenak, pozez gogoratzen ditugunak, zeintzuk izan diren galdetuko baligute, gehienetan estimatzen ditugun pertsonekin batera bizi izandakoak aipatuko genituzke. Beharbada, familian, eskola-lagunekin edo lagunartean igarotakoak. Partekatzen, taldea eratzen eta beste pertsona batzuekin bat egiten jakitea beti da aberasgarria, baita ahalegintzeko eta hobetzen saiatzeko bultzagarria ere. Beste batzuen presentziak animatu eta bultzatu egiten gaitu bakarrik lortuko ez genituzkeen gauzak lortzera. Batzuetan, besteei laguntzearren geure alde eta geuretzat egingo ez genituzkeen gauzak ere egiten ditugu… Harrigarria!

Irakasle batek jarduera bitxi batez ematen zion hasiera ikasturteari. Ikasleen autoestimua areagotzeko balio zion. Ikasle guztiei bizkarrean paper-orri bana itsasten zitzaien; behin ikasle orok bere orria zeukanean, denek, ikasgelan zehar batetik bestera ibiliz, lagunen orrian horiengan baloratzen zituzten ezaugarriak, trebetasunak eta harremanetarako dohainak idatzi behar zituzten. Ikasleek ondorengo esaldiak idatzi zituzten: “Oso atsegina da, beti erantzuten du egokiro zerbait eskatzen zaionean”, “onena da matematikako problemak ebazteko orduan”, “futbolari bikaina da”, “oso ondo kantatzen du”, “denekin hitz egiten du, inor arbuiatu gabe”,… Ondoren, besteei nola lagundu eta zer eskaini ziezaiekeen pentsatzeko eskatzen zien irakasleak. Garrantzitsuena ingurukoekin harreman ona edukitzea da, lagunekin denbora ematea eta ondo pasatzea, eskolako ikasle berriei harrera ona egitea, hau da, daukagun onena irakasleekin, ikasleekin eta administrazioko eta zerbitzuetako langileekin, hots, eskola-elkarte osoarekin, partekatzea.  

Joan den ikasturtean esker oneko izateak bizikidetza nola errazten duen ikusi bagenuen, ikasturte honetan beste helburu bat daukagu: elkar zaintzea eta sormenari denbora eskaintzea…  Eta oraintxe bertan hasten gara. Aurrera!

Ikasturte berria hasteko aukera berria da, gure bizitzen kapitulu berri batean sartzeko aukera berria. Orain, atzera barik, aurrera begiratu behar dugu, onena etortzeko edo gertatzeko dagoelakoan.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

 

"Zaintzeko garaia, sortzeko garaia" dugu ikasturte honetako leloa. 

 

Nola zaindu dezakegu ingurukoa?  Benetan saiatzen naiz nire gelakideak zaintzen?

 

Zer gauza on sortzeko gaitasuna dut?

OTOITZA

BIDEOA

Compartir hace la vida mejor (0,41”): https://www.youtube.com/watch?v=RJKCYXYVy4E

OTOITZA

Denboraren eta Biziaren Jauna,

eskerrak hasi, abiatu eta aurrera egiteko aukera berri honegatik,

galdetu, bilatu, ikasi eta eraikitzeko aukeragatik.

Eskatzen dizut nire begirada sakonagoa eta zorrotzagoa izan dadin,

nire ikaskide, lagun, irakasle eta etxekoekin egiten dudan bide hau
hazi, besteen alde ahalegindu, maitatu

eta mundu hobearen alde saiatzeko bidaia dela ikusteko.

Hasi berri den ikasturte honetan,
ibili nadila adi eta zurt bidean.

Lagun iezadazu ibilaldia arrakastatsua izan dadin
eta ikasturtearen azkenera zertara deitzen didazun ulertuta irits nadin.

 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!