EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 25 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA - 3.2.1
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Egun on. Zer moduz asteburua? Diru asko gastatu dugu? Badakigu ekonomiaren motorra edo eragilea dirua dela. Dirurik gabe askotan ez dakigu “ezer egiten”. Baina hala izan behar du nahitaez? Ahaztu zaigu ekonomia ez dela HELBURUA, gizartearentzat bizi-kalitatea lortzeko bitartekoa baizik. Ekonomiaren lehiakortasunak benetan lortu nahi dugunaren, hots, “ongizate-estatu” delakoaren, aurka doazen abiadura eta “gastua” eskatzen ditu.

Baina badira dirua irabaztea helburu bakar duen eskema hau apurtu nahi duten eta egitura ekonomiko solidarioen alde ahalegintzen diren pertsonak. Egitura ekonomiko solidarioak ez dira baztertzaileak ez espekulatiboak; horietan pertsona eta ingurunea ardatz eta helburu dira, ez pertsona guztientzat bizi-baldintza duinak lortzeko medio edo bitarteko. Egitura ekonomiko solidario horiek sei oinarri dituzte:

-        Ekitatea

-        Lana

-        Ingurumena iraunaraztea

-        Lankidetza

-        Irabazi-asmorik ez

-        Ingurunearekiko konpromisoa

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa ikusi gogoeta egiteko: Jardunbide egokiak: http://www.youtube.com/watch?v=tn_XXzaCfY4 

 

REAS/ Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea.

OTOITZA

Bibliatik: Mt 25, 14-30

«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien: bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. Bost talentu hartu zituenak, inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen. Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua. Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien. Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak”. Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”. Aurreratu zen, gero, bi talentuduna eta esan zion: “Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; hona beste bi nik irabaziak”. Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”. Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: “Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna; beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!”. Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen. Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan. Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari. Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio. Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurtiki kanpora, ilunbetara. Negarra eta hortz-karraska izango da han”. (Mt 25, 14)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!