EGUNEKO DATUAK
osteguna, 26 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA - 3.2.2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Ikusi ondorengo bideoa:  

 

https://youtu.be/mLA4CgoGHcY

(Guachis 2013 con Efecto Pasillo, Hospital de Albacete)

 

Ospitaletako ikasgelak ospitaleen barruan sortutako eskola-unitateak dira. Helburu nagusia: ume ospitaleratuei eskola-arreta ematea, bide batez umeek ospitaleratze honegatik jasan dezaketen marjinazioa  prebenitzen eta saihesten lagunduz.

Ikasgela hauek ezaugarri bereziak dituzte; hortaz, berauetan garatzen den jarduera, nolabait, eskola normal bateko jardueraz bestelakoa izatea eragiten dute. Ezaugarriak: ospitale baten barruan daude eta zenbait patologia jasaten dituzten umeentzat dira. Premisa bi hauek irakasleak garatu behar duen eskola-jarduna ikasgela normal batean garatzen denaren aldean desberdina izatea eragiten dute.

Ikasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna, antsietatea, motibaziorik eza, asperra eta abar. Hortixe datoz, beraz, ume hauen kreatibitatea sustatzeko eta trebetasunak, abileziak eta manipulatzeko gaitasunak hobetzeko ahaleginak eta tekniken erabilera, baita teknologia berrien erabilpena ere. Garrantzitsua da hori guztia.

 

Azkenik,  kontuan hartzen dira hezkuntza-prozesu honetan funtsezkoak diren beste eragile bi: gurasoak eta pertsonal sanitarioa (medikuak, erizainak, laguntzaileak,…). Horiek gabe irakasleak ezingo luke bere lana ondo egin. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Ezagutzen al duzu honelako ikasgelaren batean dagoena edo egon dena?
  • Badakigu zenbait pertsona/ikasle gure laguntzaren beharrean daudela, laguntzeko eskatu ez arren. Horren jakitun al gara?
OTOITZA

Bibliatik:  Mt 25, 34-40.

«Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; har ezazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!