EGUNEKO DATUAK
larunbata, 28 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA - 3.2.3
Itxaropenaren inguruko hausnarketa.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

- Egun on! Itxaropen-telefonoa. Ana da nire izena eta zuri laguntzeko nago.

- Kaixo!

- Kaixo! Zer izen duzu?

- Xabier.

- Ongi, Xabier, nola zaude?

- Ez oso ondo, telefono honetara deitzeko.

- Zer gertatzen zaizu?  

- Bakarrik nago. Inork ez nau maite. Gurasoek errieta egiten didate, eskolan zigortu egiten naute, jolasaldietan ez didate futbolean jokatzen uzten, eta atsegin dudan neskari bost axola natzaio ni.

- Hara, izan dituzun momentu onetan/atseginetan pentsatu behar duzu. Ziur nago une zoragarriak bizi izan dituzula gurasoekin: uda hartako bidaia, hondartzan pasatutako eguna, lehengusuaren lehen jaunartzea,…

- Bai… oso aspaldi.

- Zer gertatu da orain dena hain aldatua izateko? Gurasoak zerbaitengatik gaizki daude?

- Egia esan, denboraldi latza ari gara pasatzen etxean: aita eta ama langabezian daude. Gastu askori erantzun behar zaio. “Krisialdia” baino lehen zoriontsuak ginen, baina orain…

- Baina elkarrekin gozatzeko ez dago dirurik zertan gastatu. Prestatu ibilaldi bat eta eraman jatekoa etxetik; elkartu denok eta gozatu naturaz, familiaz, elkarrekin hitz egiteaz,…

- Eskerrik asko entzun didazulako eta aholku onak eman dizkidazulako.

-  Ez horregatik; hemen gaude, behar duzun edozertarako.

 Hau itxaropen-telefonoaren bidezko elkarrizketa bat izan daiteke. Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako boluntarioek arazoak dituzten pertsonei entzun eta laguntzen diete, aholkuak emanez, kontsolatuz,… eta dohainik egiten dute dena. Egiten duzu zuk halakorik zure adiskideekin? Entzuten eta laguntzen diezu, ondo ez daudenean? Ikas dezagun GKE honen etsenplutik eta egin dezagun gauza berbera gure ingurukoekin.

 

OTOITZA

EBANJELIOTIK

“Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko” (Mt 5,4).

 

BALIABIDE DIGITALAK

https://youtu.be/O3lXw7wtWvc

TELEFONO DE LA ESPERANZA

(itxaropen-telefonoa)

  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!