EGUNEKO DATUAK
igandea, 29 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA - 3.2.5
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Oroitzapen ariketa bat... duela urte batzuk izan zen baina seguro gogoratuko dugula.... Badakizue nun izan zen 2014ko Munduko Futbol Txapelketa? Bai, Brasilen izan zen, eta horrek suposatu zuen guztiarekin .
Badakizue  Brasilgo biztanle asko faveletan bizi direla? Brasilgo zenbait hiritan biztanleriaren %30a faveletan bizi da. Rio de Janeirok 300 inguru ditu. Zer dira favelak?

Favelak zurezko eta metalezko txabolak dira. Askok ez dute argirik, ez iturriko urik,… eta honegatik jende asko gaixotzen da. Leku horietan heriotza ugari gertatzen da. Guraso askok seme-alabak abandonatzen dituzte, ezin dutelako horiez arduratu. Egunean milioika ume abandonatzen dituzte Brasilen eta hauek, bizirik irauteko, lapurretan egiten dute. Gehienek ez dute etxerik; kalean bizi dira, zubipeetan, zuhaizpetan, kaxetan.

Brasilgo gobernua, azken urteetan, favelak gutxitzen eta etxe bihurtzen hasi da. Ume asko adingabeentzako zentroetan hartzen dituzte, baina, hala ere, arazo nagusia pobrezia da oraindik.

BALIABIDE DIGITALAK:

http://www.youtube.com/watch?v=V-A2xQgJ71I 

(ume-zentroa faveletan)

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Honelaxe bizi dira ume asko Brasilen. Eta gu? Zenbat aldiz kexatzen gara txikikeriengatik, jateko bat gogoko ez dugulako, zerbait batu edo garbitu behar dugulako,…?  Irakurri/entzun duzue faveletako jendeak ez duela ez argirik ez urik,… Eska dezagun horien alde gaur, utzi diezaiogun kexatzeari eta parteka dezagun besteekin daukagun onena,…

OTOITZA

EBANJELIOTIK:

“Mariak lehen semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik” (Lk 2,7)

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!