EGUNEKO DATUAK
asteartea, 1 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/LH4-5-6/Urriak/1/asteartea
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/asteartea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

DENBORA ONDO APROBETXATU

50. urtean, Txinan, nonbait, Cai Lun jaio zen. Inork ez zekien orduan mutiko honek bere asmakari handiaz Txinaren eta mundu osoaren historia aldatuko zuela.


15 urte zituela, Cai Lun enperadorearen zerbitzura sartu zen. Mutiko arduratsua eta langilea zenez, laster bilakatu zen zerbitzatu zituen enperadore guztien faborito edo begiko. Hainbat aldiz igo zuten mailaz… eta denboraz duke-titulua eman zioten.

 

Gortean egin zuen zerbitzaldi luzean, Cai Lun erregearen familiarentzako tresnak eta armak egiteko arduraduna izan zen. Bere interesak eta ardurak bultzatuta, asko ikasi zuen, eta gogor ahaleginduta eta lan izugarria eginda, kalitate handiko objektuak egin zituen.

 

Baina Cai Lun-ek historiari egin zion ekarpen handia Erregearen Familia 40 urtean zerbitzatu ondoren iritsi zen. Ordura arte, idazten zen guztia oholtxo, oihal, larru eta bestelako material garestietan geratzen zen jasoa, askotan materialok erabilerrazak eta gordetzeko egokiak ez ziren arren. Mende batzuk lehenago beste material bat egiten hasi ziren, zeharo berria, meheagoa, erabilerrazagoa: kalamuz eginiko papera. Baina kalamuzko paper hau aurkitzea zaila zen, orduko teknika bakuna zelako. Paper hau egitea oso lan nekeza zen.  

 

Asmakari honek Cai Lun-i atentzioa eman zion. Eta berau egiteko teknika hobetzea erabaki zuen. Ikertu eta aztertu ondoren, hainbat proba egin zituen, lehengai gisa zuhaitzen enborren azala, oihal-zapiak, arrantzarako sareak,… erabiliz.

 

Nola? Elementu hauek guztiak, xehatu ondoren, beratzen jartzen zituen, luzaroan. Materiala beratua edo bigundua zegoenean, berriz xehatzen zuen pasta bat egiteko. Ondoren, pasta hori berotu eta molde batzuetara botatzen zuen, geruza mehe eta finak eginda. Gero, moldeok eguzkitan jartzen zituen, lehortzen.  Hala, Cai Lun-ek papera lortzen zuen; gainean edozer idazteko prest zegoen.

 

Cai Lun-ek bere asmakaria enperadoreari aurkeztu zionean, enperadorea izugarri poztu zen. 105. urtea zen.  Enperadoreak papera egiteko prozesua Txina osoan zabaltzeko agindu zuen. Paperaren erabilera herrialde osora zabaldu nahi zuen. Ondoren, mendeak joan mendeak etorri, asmakaria mundu guztian hedatu zen, kulturen arteko harremanak errazteko, zibilizazioaren aurrerapenerako eta denon mesederako.

 

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA:

SORTZE GARAIA...

https://www.youtube.com/watch?v=KLtzKqs5IBM

 

 

OTOITZA

OTOITZA

Eskerrak, Jesus  nire familiagatik, nire lagunengatik, zuk maitasunez oparitu baitizkidazu.

Zaindu eta babes itzazu. Jesus, eskerrak, egunero bedeinkatzen gaituzulako.

Ona zara eta zugan jartzen dugu gure konfiantza. Amen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!