EGUNEKO DATUAK
asteartea, 1 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/asteartea
GG/LH4-5-6/Urriak/1/asteartea

Gaur Asisko Frantsisko eguna ospatzen da. Berak orain dela ia 1000 urte naturaren alde egiten zuen lana.

Komunkabideetan eta gure artean askotan hitz egiten dugu natura babestu eta zaindu behar dugula, baina hitz egiten edo entzuten ez dugu ezer lortuko. Guk zerbait egin behar dugu, hemen dituzue pista batzuk.

Frantzisko Aita Santuak orain dela hilabete batzuk kreazioari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko entziklika berria idatzi zuen, hau da, ekologiari buruzko gutuna.

Gaiak gaurkotasun handia du eta Aita Santuarentzat ere garrantzitsua da.

1. San Frantzisko Asiskoagatik aukeratu zuen Frantzisko izena Aita Santuak. Asisko santuaren ezaugarri nagusia: behartsuei laguntzeko eta izadia babesteko nahi zuen bizia. Animaliekin hitz egiten zuen, batez ere hegaztiekin; otsoari “anaia” esaten zion,…

2. Bere lehenengo homilian edo hitzaldian, Frantzisko Aita Santuak denoi, kristau garenoi eta kristau ez direnei, “Kreazioaren jagole” izan gaitezen egin zigun dei: “Eskatu nahiko nieke, mesedez, eremu ekonomikoan, politikoan edo sozialean erantzukizuneko postuak dituzten guztiei, borondate oneko gizon eta emakume guztiei, Kreazioarekin kontuz jokatzeko. Zaindu egin behar dugu, hondatu barik”.

3. 2013ko ekainaren 5ean ere, Ingurumenaren egunean, gaiaz hitz egin zuen: “Gaur ingurumenaren gaiaz hitz egin nahiko nuke, zenbait aldiz egin dudan bezala. Zaindu egin behar dugu kreazioa, Jainkoak berak hala eskatu baitzigun, eta lurra pertsona guztientzat lekurik onena bilakatu.

OTOITZA

Noizbehinka  Frantzisko Aita Santuaren ekologiari buruzko gutunaz hitz egingo dugu.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=uo-mZJScxwI

 

OTOITZA:

JESUS, lagun egiguzu denok

elkar maita dezagun.

Herri guztiak izan daitezela

elkarren adiskide;

denok maita dezagula elkar

senide bezala.

Gure artean zoriona eta bakea

egiten lagun egiguzu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!